Euskal abeslari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
20. lerroa:
[[Espainiako Gerra Zibila]]ren atzetik etorritako gerraondo luzean euskal kultura agertoki nagusietatik baztertuta ibili ondoren, [[1960ko hamarkada]]n euskal abeslariak loratzen hasi ziren [[Euskal Kantagintza Berria]]rekin. Klandestinitatean eta diskoak isilpeka banatuz hasitako mugimendu hark eredutzat hartu zituen [[Europa]]ko eta [[Amerika|Ameriketako]] hainbat [[egile abeslari]] ([[George Brassens]], [[Bob Dylan]], [[Joan Baez]], [[Violeta Parra]], [[Atahualpa Yupanqui]], [[Victor Jara]]...). Haiek bezala, gizarte protesta egiten zuten, baina, gainera, Euskal Herriaren eta euskal kulturaren galeraren aurkako erreakzioa zenez gero, helburu nagusitzat zuten kultura berreskuratzea. Hala, euskal kantu zaharrak ahanzturatik ateratzea izan zen Euskal Kantagintza Berrian ibili zirenek egindako lan garrantzitsuenetako bat.
 
Mugimenduaren aita izan zen [[Mixel LabegerieLabéguerie]], [[1961]]. eta [[1963]]. urteen artean argitaratutako bi diskoekin. Gero, dagoeneko abian zen mugimendu horren eztanda ekarri zuten [[Ez Dok Amairu]] kolektibokoek: abeslari gisa, [[Mikel Laboa]]k, [[Lourdes Iriondo]]k, [[Benito Lertxundi]]k, [[Xabier Lete]]k eta [[Oskarbi]] taldekoek; ideologo gisa, [[Jorge Oteiza]]k; eta, beste hainbat zereginetan, beste hainbat jendek. Euskal kantagintzaren eztanda horren lagungarri izan zen euskal kulturagintza osoa bizi zuen borborra ere.<ref name=Agote>Gontzal Agote: [http://www.badok.info/historia.php?id_edukia=3 «Kantagintza berriaren sorrera».]</ref>
 
Ez Dok Amairuz haratago, Euskal Kantagintza Berriaren olatua norabide guztietan zabaldu zen:<ref name=Agote/> [[Maite Idiri]]n, [[Oskorri]] taldea ([[Natxo de Felipe]] abeslariarekin), [[Gontzal Mendibil]], [[Estitxu]], Ipar Euskal Herriko kantaldien loraldia, [[Ortziken]] kolektiboa, [[Pantxoa eta Peio]], [[Etxamendi eta Larralde]], [[Antton Valverde]], eta abar.