Xare: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
8. lerroa:
== Historia ==
 
Espezialitate hpne jatorria [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herrian]] aurkitzen da, batzuk diotenez [[jeu de paume]] jokoaren eboluzio gisa sortua.
 
Argentinara Juan Carlos Orueren eskutik iritsi zen jokoa, [[1885]] urtean. Hala ere, Martín Bordalejo ''El Maestro'' izan zen bere ospearen eta zabalkundearen bultzatzaile nagusia. Club de Gimnasia y Esgrima de Buenos Aires izeneko klubaren xare atala sortu zuen [[1892|1892an]]. Klubaren izen ona eta ospea zela eta, laster zabaldu zen jokoa [[Buenos Aires|Buenos Airesen]], [[Argentina]] osoan eta [[Uruguai|Uruguaien]].
18. lerroa:
1970eko hamarkadaren amaieratik beherakada hasi zen. Xareak indarra galdu zuen Argentina eta Uruguaien, paleta jokoaren indartzearekin batera. Aldi berean, [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] trinketeetan berezko ondare bezala zaintzearen ondorioz, bertako jokalariak argentinarren mailara heldu ziren eta munduko maila gorenean kokatu ziren. Ordutik, [[Ipar Euskal Herria]] eta [[Frantzia]] dira jokalri onenen harrobi. Horien artean, nabarmentzekoak dira [[Michel Garbisu]] eta [[Patrick Lasarte]] aitzindariak eta Olasagasti, Ameztoy, [[Peyo Sanglar]], [[Mattin Celan]] edo [[Olivier Laberdesque]] biarnotarra, hauen jarraitzaileak.
 
[[Hego Euskal HerrianHerria]]n “[[Irura|Irurako]] Eskola" da aipagarriena. Orokorrean ezaguna izan ez arren, [[Irura|Iruran]] pilotaren aldaera honen inguruko interes berezia dago, herriko kale bati “Xare” izena jartzeraino heltzen dena. Argentinatik heldutako apaiza izan zen 1920 inguruan herrira ohitura hau ekarri zuena. Hasiera batean elizako arkupeetan jokatzen zen, baina 1950 inguruan ohitura galdu egin zen, erreminta faltagatik. 1970eko hamarkadan herriko hainbat gaztek berreskuratu egin zuten eta Argentinara joan ziren une hartako jokalari onenen eskutik teknika hobetzera. Ordutik, Irurako gaztearak izan dira Espainiako selekzioa Munduko Txapelketetan ordezkatu behar izan dutenak, 1998an txapeldu izatera heldu zirelarik. Irurako Eskolan [[José Inazio Lopetegi]] nabarmentzen da, munduko txapela eskuratzeaz gain Frantziako txapeldun izatea ere lortu baitzuen.
 
== Xarea Munduko Euskal Pilota Txapeleketetan ==