Maratoi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
== Jatorria ==
 
Kondairaren arabera, [[K. a. 490]]. urtean Greziak [[Pertsia]] garaitu zuen [[Maratoiko gudua]]n. Garaipenaren berri albait arinen eman behar zioten [[Atenas]]i, eta [[Fidipides]]en esku utzi zuten egiteko hori. Greziakoak lasterka egin zituen [[Maratoi (hiria)|MaratoiMaraton]] eta Atenas artean zeuden 35 kilometroak, baita lehertuta amaitu ere. Helmugara iritsi zenean, ''“irabazi dugu”'' esan eta han bertan hil zen.
 
[[Herodoto]] greziar historialariak, ordea, bestelako istorioa kontatu digu: Fididipesen egitekoa [[Esparta]]ko armadari laguntza eskatzea omen zen. Pertsiar soldaduek bidean aurkitu zuten guztia suntsitu eta Atenasera iritsiak ziren. Espartaren babesa lortu ezean, jai zuten greziarrek. Fidipesek bi egun behar izan zituen Atenastik Espartara zeuden 240 kilometroak egiteko; alferrik, gainera, zeren eta Artemisaren omenezko jaialdia antolatzen ari zirela-eta Atenasi laguntzea uko egin baitzioten Espartakoek. Fidipesek 240 kilometroak egin behar izan zituen atzera, burumakur, albiste txarrak baitzeramatzan etxera.