Ahari (mitologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
41. lerroa:
* Garai batean Nafarroako, Aragoiko eta Kataluniako Pirinioetako artzainek "Martak" izenarekin deitzen zituzten haien artaldetako ardi beltzak. Abere hauek, ustez, indar magiko handiak zituzten, eta garestiago saltzen ziren azoketan.
{{Sakontzeko|Martak}}
 
Artaldetik tximista eta gaixotasunak aldentzeko indarra zutela uste zuten, baina ardi hauek ez direla markatu behar, eta ezin zaiela isatsa moztu. Bestela ilajeari egindako edozein kaltea beraien indar magikoa murrizten duelako.
 
Goi Aragoian uste zuten, ardi beltzak damututako sorginak direla, zintzoak eta ongia egiteko animalia hauetan berraragituak.
 
Hala ere Euskal Herriko eta Pirinioetako beste zenbait lekuetan, Elizaren eraginez eta kolore beltza kolore madarikatutzat hartuta (bertako sinismen zaharretik urruti), ardi beltzak zorigaiztokotzat hartuak izan dira. Kasu hauetan animaliek balorea galtzen dute eta artaldetik banatzen dira ezbeharrak ez sortzeko gainontzeko ardiei.
Beste askotan bezala, debeku honen atzetik, antzinako sinismenei, gaueko indarrei zein indar paganoei kristautasunetik ezarritako debekua egon daiteke.
 
Ariégeko (Arrige) haranean, elezahar batek kontazten zuen Aragoi aldeko printzesa batek ardi beltzen hezur-mamia baino besterik ez zuela nahi jateko. Printzesa honek mendiko "marta" guztiak hiltzea agindu zuen beraiekin elikatzeko.
Mito honen atzetik antzinean jainko-jainkosei eskainitako abere hauen sakrifizioa egon daiteke.
 
* XVIII.en mendearen erdialdean Kolera edo sukar-beltzaren izurrite batek zigortu zuen Goierriko herriak.