«Bruselako Adierazpena»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t
Aldiz, alderdi [[abertzale]] eta eragile sozial askoren partetik babes handia jaso du eta gatazkaren konponbiderako nazioartearen parte hartzea ezinbestekoa delakoan daude. [[Lokarri (gizarte mugimendua)|Lokarrik]] '''Bruselako Adierazpenaren''' aldeko sinadura bilketa egin du<ref>[http://www.lokarri.org/index.php/eu/egun-eta-orain/prentsa/10000-atxikimendu-bruselako-adierazpenari/ Lokarriren webgunea].</ref>.
 
[[ETA]]k bere [[irailaren 19]]ko agirian Adierazpena sinatu zutenei esker ona adierazteaz gain beraiekin «konponbide demokratikoak behar dituen urratsak» aztertzeko prestutasuna azaldu zuen<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2010-09-19/002/006/bruselako_adierazpenaren_ildoan_urratsak_egiteko_prest_agertu_da_eta.htm Albistea] [[Berria]]n.</ref>. [[Irailaren 23]]an [[Brian Currin|Currinek]] bi puntuko oharra bidali zuen hedabideetara; lehenak ETAren agiria sinatzaile guztiei bidali ziela zioen eta bigarrenak kontsulta eta ekarpen prozesu baten ostean ETAri erantzungo ziotela<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2010-09-24/010/006/etaren_proposamena_aztertzen_ari_dira_bruselako_agiriaren_sinatzaileak.htm ''ETAren proposamena aztertzen ari dira Bruselako agiriaren sinatzaileak''].</ref>. Hile bereko 30ean [[Paul Rios]] [[Lokarri]]ko koordinatzailearen bidez zabaldutako prentsa-oharrean Adierazpenaren sinatzaileek ETAri "aldebakarreko su-eten iraunkor eta egiaztagarria" emateko eskaria berretsi eta geroago nortzuk diren jakinaraziko den bost lagunek osatutako "Nazioarteko Harreman Talde" bat osatzea erabaki dutela publiko egin zuten<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2010-10-01/009/005/bruselako_adierazpenaren_sinatzaileek_su_eten_eskaera_berretsi_diote_etari.htm Albistea] [[2010]]eko [[urriaren 1]]eko [[Berria]]n.</ref>.
 
== Erreferentziak ==
15.616

edits