Batallón Vasco Español: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Batallón Vasco Español''' (BVE) [[Espainia]]ko zerbitzu sekretuek [[gerra zikina|gerra zikinerako]] [[1975]]etik [[1982]]ra artean erabili zuten izenetako bat da. Ekintza ugari hartu zituen bere gain batez ere militante abertzaleen kontra, horietako asko [[Ipar Euskal Herria]]n. 27 hildako eta 24 zauritu leporatzen zaizkio<ref>{{es}} Julio Anguita: [http://pce.es/secretarias/seccomunicacion/pl.php?id=1346 "El laberinto vasco"]</ref>.
 
Espainiako zerbitzu sekretuen menpean ziharduen sareak BVE izenaz gain, beste izen batzuk ere erabili zituen mota horretako ekintzetarako: [[Triple A]] (edo [[Alianza Apóstolica Anticomunista]]), ([[Guerrilleros de Cristo Rey]], [[Anti Terrorismo ETA]] (ATE), [[Primera Línea de Fuerza Nueva]], [[Grupos Armados Españoles]], [[Accion Nacional Española]] ... Askotan ere, izen desberdinak erabiltzen ziren egileak berberak izan arren.
 
BVE 1982. urtean desagertu zen, otsailaren 23ko estatu kolpearen inguran [[CESID]]en barruan sortutako iskanbilen testuinguruan. Dena dela, Espainiako gobernua [[PSOE]]ren eskura pasatzerakoan [[GAL]] siglak sortu ziren gerra zikinaren ekintzak aldarrikatzeko.