Musulmanek Iberiar penintsula konkistatzea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
'''Iberiar Penintsulako konkista musulmana''' ([[711]]-[[719]]) [[bisigodo]]en erresuma desagerrarazi eta [[Hispania]] ([[Iberiar Penintsula]]) [[musulman]]en menpe jarri zuen prozesu militarrari deritzo.
 
Konkista, [[Damasko]]ko [[Al-Walid I.a]] kalifa omeiarraren agindupean eta [[Tariq ibn Ziyad]] buru zutela, islamdar bihurtu berri ziren [[bereber]]ez osatutako armada [[Ipar Afrika]]tik [[Gibraltar]]rera (Jabal Tāriq (جبل طارق), Tariq-en mendia etimologikoki) heltzean, [[711]]ko [[apirilaren 30]]ean, hasi zen. [[Guadaleteko batailagudua]]n ([[uztailaren 19]]an) [[Rodrigo]] errege bisigodoaren armada suntsituta, musulmanek nahiko aise eta azkar bere kontrolpera eraman zuen Hispania hurrengo urteetan.
 
Musulmanen agindua penintsula osora hedatu bazen ere, ipar-mendebaldean ([[Galizia]] eta [[Asturias]]) zein [[Pirinioak|Pirinio]] aldeko lurralde [[Euskal Herria|euskaldunetan]] ahulagoa izan zen. Hala ere, [[Iruñea]], [[Huesca]] eta [[Bartzelona]] hiriek [[719]]an onartu zuten musulmanen agindua. Are gehiago, Pirinioz bestaldera ere hedatu ziren, harik eta [[732]]. urtean [[Karlos Martel]] buruzagi [[franko]]ak [[Poitiers]]en garaitu eta [[Iberiar penintsula]]rantz azpiratu zituen arte. Egungo [[Frantzia]]n musulmanen arriskua [[975]] arte, berriz, ez zen guztiz desegin.
 
Musulmanek mende askoz azpiratu zuten Iberiar Penintsula, [[Al-Andalus]] izenpean, kristauen [[Errekonkista]] askoz luzeagoa eta neketsuagoa izan baitzen. [[Pelaio asturaiskoa|Pelayo]] buru zutela [[722]]ko [[Covadongako batailagudua|Covadongako gudu]] mitikoan hasi zen, eta [[1492]]an baino ez zen amaitu.
 
{{Al Andaluseko historia}}