B taldearen bitaminak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Aldatua: tr:B vitaminleri; cosmetic changes
6. lerroa:
 
 
* [[B1 bitamina]], tiamina izenez ezagutua. Ugaria da [[zereal]], [[arroz]] eta [[lekale]]etan. Nerbio-bulkadetan funtsezko zeregina betetzen du. Haren gabeziak [[beriberi]] izeneko nerbio-gaitza eragiten du.
 
* [[B2 bitamina]], erriboflabina izenez ezagutua. Ugaria da elikagai askotan, besteak beste [[legami]]etan, esnean, arrainetan, arrautzetan, esnekietan, e.a.. [[FAD]] eta FMN [[koentzima|koentzimen]] osaketan parte hartzen du. Koentzima horiek eginkizun garrantzitsua burutzen dute hainbat bide metabolikotan: [[Krebs zikloa]]n eta [[arnas katea]]n, esaterako, baina baita [[lipido]]en [[beta oxidazio]]an eta [[proteina|proteinen]] [[katabolismo]]an ere. Haren gabeziak [[anemia]], ahoko ultzerak eta azaleko lehortasun eta ezkatatzea sortzen du.
 
* [[B3 bitamina]], niazina edo PP bitamina izenez ezagutua. Ugaria da landare zein animali-janarietan: legamietan, onddoetan, frutan, lekaleetan, esnean, okelan eta gibelean. [[NAD]] eta NADP koentzimen aitzindaria da, beraz zeregin garrantzitsua betetzen du prozesu katabolikoetan. Haren gabeziak [[pelagra]] izeneko gaitza sortzen du.
 
* [[B5 bitamina]], azido pantoteniko izenez ezagutua, [[A koentzima]]ren sorreran parte hartzen duena. A koentzima garrantzi handiko molekula da, hamaika prozesu metabolikotan parte hartzen duena. Bitamina honen gabeziak, beraz, ondorio kaltegarri anitz eragiten ditu.
 
* [[B6 bitamina]], piridoxina izenekoa. Elikagai askotan dago, batez ere legamietan eta gibelean. [[Aminoazido]]en metabolismoan parte hartzen du, amino taldeen transferentzietan. Haren gabeziak azaleko gaitzak, anemia eta nerbioetako arazoak sortzen ditu.
 
* [[B8 bitamina]], biotina izenez ezagutua.
 
* [[B9 bitamina]], azido foliko izenekoa. Ugaria da espinaketan, frutan, azenarioetan, gibelean, okelan eta arrainetan. Funtsezkoa da [[nerbio-sistema]]ren funtzionamendu zuzenerako, eta parte hartzen du [[eritropoiesi]]an.
 
* [[B12 bitamina]], kobalamina izenez ezagutua. Ugaria da arrautzetan eta gibelean, eta esnekietan, okelan eta arrainetan. Hazkuntza-prozesuetan parte hartzen du eta baita [[eritrozito]]en sorrera-prozesuan (eritropoiesian) ere. Haren gabeziak [[anemia kaltegarri]] izeneko gaixotasuna sortzen du, globulu gorrien eraketan akatsak eragiten dituena.
 
[[Kategoria: B taldearen bitaminak]]
 
 
[[Kategoria: B taldearen bitaminak]]
 
[[ar:فيتامين بي مركب]]
60 ⟶ 58 lerroa:
[[sr:Витамин Б]]
[[sv:B-vitamin]]
[[tr:B vitaminivitaminleri]]
[[ug:ۋىتامىنB]]
[[zh:维生素B]]