Erresuma Batuko Legebiltzarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
25. lerroa:
'''Britainia Handia eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko Legebiltzarra''', [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] eta [[Itsasoaz Harandiko Britainiar Lurralde]]etan (hauek [[subirautza parlamentario]]a baino ez dute) gorengo instituzio legegilea da. Honen buru, [[Britainiar Monarka|Subiraua]] dago. [[Biganberatasun|Biganberaduna]] da, [[goi ganbera]] bat, [[Lorden Ganbera]] deitua, eta [[behe ganbera]] edo [[Komunen Ganbera]] dituelarik.
 
Lorden Ganberak, bi partaide mota ezberdin ditu: [[Lord Izpiritualak]] ([[Ingalaterrako Eliza]]ko [[klero|klerigo]] nagusiak) eta Lord Iragankorrak ([[noblezia]]koak). Ganbera honetako partaideak, nobleziak aukeratzen ditu. Lehen, oinordekotza eskubidea zuten, baina, gaur egun, ganbera honetan, oinordekotzakoak, bi postu baino ez daude. Beste alde batetik, [[Komunen Ganbera]]ko partaideak, demokratikoki aukeratzen dira. Lorden Ganbera eta Komunen Ganbera, gela bananduetan biltzen dira [[WestminsterkoWestminster Jauregiajauregia]]n (ohi Legebiltzarreko Ganberak bezala ezagutuak), [[Londres]]en (zehazkiago, [[Westminster Hiria]] bezala ezagutzen den udalerri eta hirian). Konstituzio konbentzio bidez, gobernu [[ministro]] guztiak, Lorden Ganberatik edo Komunen Ganberatik aukeratzen dira.
 
Legebiltzarra, Subiraua aholkatzen zuen antzinako kontziliotik abiatuta garatu zen. Teorian, boterea ez da Legebiltzarrarena, baizik eta Erreginarena (''Queen in Parliament'') edo Erregearena (''King in Parliament''). Sarri, Erreginak autoritate subiraua duela esaten da, baina hau eztabaidagarria da. Gaur egun, errege boterea, Komunen Ganberako hauteskunde demokratikoetan dago. Subirauak, irudi apaingarri bezala baino ez du egiten, eta Lorden Ganberako botereak oso mugatuak daude.