Auguste Comte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: lt:Auguste Comte
3. lerroa:
'''Auguste Comte''' edo '''Isidore Marie Auguste François Xavier Comte''' ([[Montpellier]], [[Frantzia]], [[1789]]ko [[urtarrilaren 19]]a - [[1857]]ko [[irailaren 5]]a [[Paris]]), [[positibismo]] eta [[soziologia]]ren sortzaile izan zen filosofo [[frantzia]]rra, [[altruismo]] hitzaren sortzailea dena<ref>{{erreferentzia |url=http://dictionary.oed.com/cgi/entry/50006618 |izenburua=''Oxford English Dictionary'': altruism. 1989}}</ref>.
 
'''''AUGUSTE COMTE'''''
== Lanak ==
 
* ''Discours sur l'Esprit positif'' [[1844]]<ref>[http://books.google.com/books?id=SgaHpaeZAewC&dq=%22A+General+View+of+Positivism%22&pg=PP1&ots=iubuk2ztrh&source=bn&sig=gYv9EMnFcGza5T8BlOivnQ0aREM&hl=en&sa=X&oi=book_result&resnum=4&ct=result#PPR3,M1 Google books: ''A general View of positivism'' ingelesez]</ref>
Isidore Marie Auguste François Xavier Comte, hau da, Auguste Comte, Montpellierren ( Frantzia ) jaio zen [[1798]]ko urtarrilaren 19an. Hil ordea, Parisen, [[1857]]ko irailaren 5ean.
Positibismoaren eta soziologiaren sortzailetzat hartzen da, nahiz eta soziologo batzuen ustetan soziologiari izena baino ez zion jarri.
Izaeraz dogmatikoa, bizitza latza izan zuen: maitasun gorabeheratsuak, nerbio-krisialdiak eta hezkuntza sisteman finkatzeko zailtasunak.
 
[[Agustín Thierryrekin]] bat, zazpi urtez Saint-Simonen idazkaria izan zen baina beraien arteko desadostasunen ondorioz, azken horretaz bereizi ziren. Bereizketa horren ondorioz, Saint-Simonen ideien eraginetik ihes egiteko, Comtek etapa berri bat hasi zuen “la santé du cerveau” deiturikoa.
 
Hala ere, beste bertsio batek kontrakoa esaten du: Saint-Simonek Comten esku bere lanaren aurrerapena utzi zuen baldintza batekin, Comtek aurrerapen hori hobetzea eta mundu guztian ezagutzera ematea. Horregatik kontsideratzen da Comte soziologiaren aita dela.
 
 
'''[[Filosofia]]'''
 
Comteren filosofiak Francis Baconek hasitako filosofia modernoari jarraipena eman zion. Comtenek [[L'Encyclopédie]] zabaldu zuen helburu honekin: orden soziala ezarri nahi zuen teoria zientifikoak aintzat hartuz horrela, teoria teologikoak edo metafisikoak albo batera utziz.
 
[[Rousseau]] eta [[Voltaire]] ez bezala, Comtek [[erreforma soziala]] kontserbadoreagoa eta kontrairaultzaileagoa planteatu zuen. [[Iraultza Frantsesa]] oinarri hartuta, aipatutako bi autoreei Comtek leporatu zien haien metafisika utopikoaren bidez ezin zutela gizartean orden eta moral soziala ezarri.
 
Comteren oinarrizko ideia zientzia guztiek hierarkizaturik zeudela zen. Horrela, piramidearen oinarrian [[matematika]] zegoen. Horri jarraituz, mekanika, fisika, kimika, biologia. Eta gailurrean ordea, Gizartearen Zientzia zegoen, Soziologia alegia. Comtek [[Soziologia]]n gizartearen arazoen erantzunak ikusi zituen. [[Soziologia]]rekiko gehiegizko mirespenaren ondorioz, gizarte zientzia hori erlijio laikotzat hartu zuen, positibismoa sortuz.
 
Positibismoa, arazo sozialak eta moralak ikuspuntu positibo-zientifiko batetik analizatu behar dira. Horretarako, fenomenoen ikuspuntu enpirikoa behar da. Horrela, aurkitu eta azaldu ahalko dira lege unibertsalak gizakiarentzat erabilgarriak izan daitezen.
 
 
'''Hiru aroen legea eta aurrerakuntzaren ideia'''
 
Oinarrizko lege ere deitua den hiru aroen lege honek dioenez, gizateria bere osotasunean eta gizabanakoa horren zati gisa, garapen maila intelektual ezberdinei dagozkien hiru garai sozial ezberdinetatik igarotzera mugatua dago: Aro erlijioso edo teologikoa, aro metafisikoa eta aro positibo edo zientifikoa.
 
Aro batetik bestera igarotzeak gizartearen aurrerapen lege bat suposatzen du, beharrezkoa eta unibertsala dena. Lege honen arabera aro teologikoan, gizakiak, naturako zergatiak eta azalpenak naturaz gaineko indarretan bilatzen ditu. Lehenik eta behin, fetitxismoaren bidez eta geroago politeismo eta monoteismoaren bidez. Era honetako jakintzei autoritatezko eta hierarkiazko ideietan sostengatutako gizarte militarra dagozkio.
 
Aro metafisikoan arrazionaltasun teologikoa zalantzan jartzen da eta naturaz gaineko indarrak berezko gauzetan(itxurak, esentziak beste batzuen artean) oinarritutako entitate abstraktuengatik ordezkatuak dira. Aro honetan gizakiak ez du bilatzen gauzak zer diren jakitea, baizik eta esperientzia eta behaketaren bidez horiek nola jokatzen duten azaltzea, fenomenoen bidez deskribatuz. Era honetako jakintzei gizarte industriala dagozkie, orden soziala ziurtatuko duten zientifiko eta adituek zuzenduko dutena.
Azkenik, aipatzekoa da Comtek egindako proposamena egutegi humanista baten inguruan non hilabete eta egun bakoitzean pertsonai historiko baten konmemorazioa adierazten zuen. Egutegi hau Egutegi Positibista bezala ere ezagutzen da.
 
 
'''[[Legatua]]'''
 
XIX. mendean, soziologiaren ideia nagusia izan zen, ez soilik Comterentzat. Hala ere, Comte zientzia horrekiko izan zuen mirespena izugarrizkoa izan zen.
Comtek gizarte zientzia hori zientzia guztietatik nagusiena eta beste guztiak honen barnean zeudela uste zuen, denak erlazionatuta eta integratuta geratuko zirelakoan. [[Soziologia]] hitza ezarri zuen horregatik kontsideratzen zaio lehen soziologo modernoa.
Hala ere gaur egun, Comteren pentsamendua muturrekoa dela eta bere soziologiaren ideia ( zientzia guztietatik nagusiena ) ez da inoiz kontsideratu.
 
 
'''Lan nagusiak'''
 
• Cours de philosophie positive. 6 vols. 1842.
 
• Discours sur l'esprit positif. 1844.
 
• Système de politique positive, ou Traité de sociologie, instituant la religión de l'humanité. 4 vols. 1851-1854.
 
• Catéchisme positiviste, ou Sommaire exposition de la religión universelle, en onze entretiens systématiques entre une femme et un prêtre de l'humanité. 1852.
 
• Philosophie des sciences, éd. Gallimard, Tel, 1997 (recueil de textes d'A. Comte).
 
• Science et politique : Les conclusions générales des cours de philosophie positive, éd. Pocket, 2003.
 
• Premiers cours de philosophie positive : Préliminaires généraux et philosophie mathématique, éd. PUF, 2007.
 
• Catéchisme positiviste, 1852, éd. Sandre, 2009.
 
== Erreferentziak ==