Bilirrubina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
 
'''Bilirrubina''' [[eritrozito]]en barnean dagoen [[hemoglobina]]ren degradazioaren ondorioz sortutako pigmentu horixka da.
 
Eritrozito zaharrak hiltzen direnean haien mintz zelularra apurtzen da, barneko hemoglobina askatuz. [[Ehun]]etan dauden [[makrofago]]ek hemoglobina hori hartzen dute, hemoglobinaren [[porfirina]] bilirrubinan eraldatuz. Sortutako bilirrubina [[proteina]] garraiatzaile bati ([[albumina]]) atxikitzen zaio, odolean zehar bidaiatuz eta gibelera helduz. Gibelean bilirrubina azido glukonikoarekin elkartzen da eta hesteetara pasatzen da, [[behazun]]arekin kanporatuta izanik. Bilirrubinaren zati txiki bat gibeletik odolera pasatzen da, eta gernuarekin iraizten da.