Maslow piramidea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Maslow piramidea''' gizakiaren motibazioei buruzko teoria bat da, Abraham Maslow psikologoak 1943 urtean plazaratutakoa. Teoria honetan, gizakiaren beharrak eta d...
 
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Maslow piramidea''' [[gizaki]]aren [[motibazio]]ei buruzko teoria bat da, [[Abraham Maslow]] psikologoak [[1943]] urtean plazaratutakoa. Teoria honetan, gizakiaren beharrak eta desirak horiek betetzeko premiaren arabera sailkaturik daude: [[piramide]]aren oinarrian behar fisiologikoak daude, hala nola jatea eta edatea; horiek aseta, gizakiak babesa eta segurtasuna bilatzen ditu; ondoren gizarte- atxikimenduaren motibazioa sortzen da, elkartzea eta partehartzea bilatuz; jarraian, gizartearen onespena eta azkenik, autoerrealizazioa bilatzen ditu, piramidearen gailurrean. Beharren mailakatze honek gizkaien jokabidea azaltzen du hainbar arlotan. [[Enpresa|Enpresetan]] adibidez, Maslowek enpresaburuen jokabidea kritikatzen zuen, horiek langileen behar fisiologikoak asetzen bakarrik saiatzen baitziren, goi mailako beharrak kontuan hartu gabe. Horrela, langileari bere sormena eta ekimena garatzen lagundu behar zitzaion, langileen parte hartzea bultzatzen zuen [[antolakuntza]] baten bitartez.
 
[[Kategoria:Psikologia]]