Euskararen normalizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Euskararen normalizazioa''' euskararen berreskuratze eta erabilera sustatzeko politiken multzoa da, galbidean dagoen hizkuntza gutxitua izatetik hizkuntza normaltasunez erabi...
 
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Euskararen normalizazioa''' [[euskara]]ren berreskuratze eta erabilera sustatzeko politiken multzoa da, galbidean dagoen hizkuntza gutxitua izatetik hizkuntza normaltasunez erabilia eta transmititua izatera. [[XVIII. mende]]tik atzerakada nabarmena jasan ondoren, [[1980ko hamarkada]]n hasi ziren euskararen normalizazio politikak abiarazten gobernu erakundeen aldetik. Horrela, [[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua]]k euskara [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n [[hizkuntza ofizial]] moduan, [[gaztelania]]rekin batera, jasotzea euskararen normalizaziorako lehenengo mugarri garrantzitsutzat jo daiteke. [[1982]] urtean ''[[Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legea]]'' plazaratu zen [[EAE]]n. [[Nafarroa]]n [[Vascuenceren legea]] jalgi zen 1986an. Lege-tresna haue eraginkortasun aldakorra izan dute denboran eta esparru politkoa zein den, batzuetan euskararen aldeko politika sendo bat sustatuz, baina beste kasu batzuetan euskara kinka larrian atxikiz.
 
Normalizaziorako tresna juridiko-politiko hauetaz gainera, bestelako tresantresna eta erabakiek lagundu dute euskararen normalizazioan, hala nola [[1968]] urtean abiarazitako [[euskara batu]]aren eraikuntza edota herri-mugimenduek bultzaturiko [[ikastola]] eta [[euskaltegi]]ak, beste ekimen zenbaitekin batera.
 
{{zirriborro}}