Fontibre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
 
'''Fontibre''' [[Kantabria|Kantabriako]] herri bat da. [[Campoo-Los_Valles|Campoo-Los Valles-eko]] eskualdearen erdialdean dago kokatuta, 930 metroko garaieran, pagadi eta erkamezti artean. Hegoaldean La Guarizako mendiak ditu eta Arbejon eta Campana iparrean. Kareharrizko materialek osatzen dute Campoo-ko haraneko erdigune hori, [[Ebro]] ibaiaren urak isurtzen dituen iturria sortuz.
 
Toponimoa latinetik dator Fontes Iberis (Ebroko Iturriak) hitzatik, hain zuzen.
 
Herria ezaguna da Ebro ibaia hemengo iturri batetik sortzen zela uste zelako. Gaur egun Hijar ibaiaren iturburuan kokatzen da, ordea. Hala ere, Fontibreko historia beti egongo da Ebroren sorburuarekin oso lotuta. Esate baterako, iturburuaren ondoan, aisialdiko gune bat dago asko bisitatzen dena. Bertan, Jesus Oterok Ebroren esanahiaz eginiko eskultura ikusi daiteke. Fontibre osoa paisaia-balio handiko tokia da. Zazpi hektareako hedadura du eta makalez haritzez eta pagoz beteta dago. Bertan ikusgarriak dira XII mendeko San Felix eliza, XVIIIko erretaulo bat daukana.
 
2008an, herriak 82 biztanle zituen, gehienak nekazaritzan. Festa nagusia San Fernando da, maiatzaren 30ean ospatzen dena.
 
{{commonskat}}