Termopiletako gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
23. lerroa:
Gudua [[Termopilak|Termopiletan]] ([[euskara]]z ''Ate Beroak'' - θερμός,-ή,-όν ''bero'' eta Πύλη,ης ''ate'' hitzen lotunea; bertan zeuden erreka beroak zirela eta) [[k. a. 480]]ko abuztu edo irailean egin zuten eta hiru egun iraun zuen, [[Artemisioko gudua]] egiten ari zuten bitartean.
 
Pertsiarrek [[Mediar Gerrak|Lehenengo Mediar Gerran]] [[MaratoikoMaratongo gudua]]n [[Atenas]]ek menderatuak izan ondoren, erantzun berantiar hau prestatu zuten. [[Xerxes I.a]]k armada izugarria prestatu zuen [[Grezia]] osoa konkistatzeko eta armada hau aurre egiteko [[Temistokles]] jeneral atenastarrak akemenestar armada Termopiletan eta [[Artemisio]]ko itsasarteetan blokeatzea proposatu zuen.
 
[[K. a. 480]]ko [[uda]]n 7.000 laguneko armadak iparralderantz jo zuen Artemisioko pasabidea blokeatzeko asmotan. Pertsiar armada, egungo adituen arabera 300.000 lagunek osatua, abuztuaren bukaeran edo irailaren hasieran heldu zen Termopiletara. Greziarrek zazpi egunez, horietako hiru guduarenak, geldiarazi zituzten akemenestarrak, erretagoardia guztiz suntsitua izan arte. Bi egunez, [[Leonidas I.a]] [[Esparta]]ko erregeak zuzendutako armadatxo batek eutsi zuen pasabidearen jabetza, bertakoa zen Efialtes Tesaliakoak greziarrak saldu eta erretagoardiara ailegatzeko bide txiki bat erakutsi zuen arte. Lerroak laster galduko zituztela jakinda, Leonidasek armadaren gehiengo zatiari atzera egiteko agindua eman eta 300 espartar, 700 [[tespia]]tar, 400 [[Tebas (Grezia)|tebastar]] eta, ziur asko, beste hainbat ehunka soldaduekin batera bertan eustea erabaki zuen, guztiok guduan hil arte.