«Bruselako Adierazpena»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
{{lanean|Adrareguneratu}}
'''Bruselako Adierazpena'''<ref>Euskaraz horrela deitua, kontuan izan ingelesez ''Declaration of Brussels'', ''Brussels Declaration'' edo ''Brussels Agreement'' hiri honetan sinatu diren bestelako edukia duten zenbait ituni ere deitu izan zaiola.</ref> [[2010]]eko [[martxoaren 29]]an [[politika]] munduan eta gatazken konponbideetan esperientzia edo izen handia duten nazioarteko aditu eta elkarte batzuek [[Euskal Herria]]n bizi den gatazkari irtenbidea erraztu nahian [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] [[hiriburu]] politikoan sinatu zuten idazkia da.
 
* [[Betty Williams]]: [[Irlanda]]n egindako lanagatik [[Bakearen Nobel Saria|Bakearen Nobel Sariduna]].
 
Horiez gain [[Nelson Mandela]] Fundazioak<ref>[http://www.nelsonmandela.org/index.php Fundazioaren webgunea]</ref> ere sinatu zuen; kasu honetan gehigarri batean dokumentua sortzailearen, hau da Mandelaren pentsamenduarekin bat egiten duela aipatzen da.
 
== Ibilbidea ==
Dokumentua [[2010]]eko [[martxoaren 29]]an [[Brian Currin]] [[hegoafrika]]rrak irakurri zuenetik [[Euskal Herri]]ko eragileen artean iritzi eta erreakzio desberdinak jaso dira.
 
[[PSOE]] eta [[PP]]ko kideek batez ere kontrako jarrera erakutsi dute; abiapuntua [[ezker abertzalea]]ren mugimendu politikoak izatea eta konpromisoak [[ETA]]ri bezala [[Espainia]]ko gobernuari ere eskatzea ez zutuzten bat ere begi onez ikusi. Zenbait kasutan bitartekari lanean aritu baino "[[Batasuna]]ren aholkulari lanak" egiten zituztela esatera heldu dira [[Rodolfo Ares]] edo [[Alfredo Pérez Rubalcaba]], adibidez<ref>[http://paulrios.net/proceso-paz/premiados-rubalcaba-batasuna/ Adierazpenak] Paul Riosen blogean.</ref>.
 
Aldiz, alderdi [[abertzale]] eta eragile sozial askoren partetik babes handia jaso du eta gatazkaren konponbiderako nazioartearen parte hartzea ezinbestekoa delakoan daude. [[Lokarri]]k '''Bruselako Adierazpenaren''' aldeko sinadura bilketa egin du<ref>[http://www.lokarri.org/index.php/eu/egun-eta-orain/prentsa/10000-atxikimendu-bruselako-adierazpenari/ Lokarriren webgunea].</ref>.
 
[[ETA]]k bere [[irailaren 19]]ko agirian Adierazpena sinatu zutenei esker ona adierazteaz gain beraiekin «konponbide demokratikoak behar dituen urratsak» aztertzeko prestutasuna azaldu zuen<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2010-09-19/002/006/bruselako_adierazpenaren_ildoan_urratsak_egiteko_prest_agertu_da_eta.htm Albistea] [[Berria]]n.</ref>. Bere balioaz berriro ere erreakzio desberdinak jaso badira ere, etorkizun hurbilerako garrantzi handikoa izan daiteke agirian dakarrena eta Adierazpenaren sinatzaileek duten egitekoa.
 
== Erreferentziak ==
15.616

edits