«Bruselako Adierazpena»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Orrialde berria: {{lanean|Adrar}} '''Bruselako Adierazpena''' 2010eko martxoaren 29an politika munduan eta gatazken konponbideetan esperientzia edo izen handia duten nazioarteko aditu et...)
 
{{lanean|Adrar}}
'''Bruselako Adierazpena''' [[2010]]eko [[martxoaren 29]]an [[politika]] munduan eta gatazken konponbideetan esperientzia edo izen handia duten nazioarteko aditu eta elkarte batzuek [[Euskal Herria]]n bizi den gatazkari irtenbidea erraztu nahian [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] [[hiriburu]] politikoan sinatu zuten idazkia da.
 
Sinatzaileen artean alde batetik [[Hegoafrika]] eta [[Irlanda]]ko gatazkak konponbidean jartzeko lanean aritu zirenak zein [[Bakearen Nobel Saria|Bakearen Nobel Saridunak]] eta bestetik publikoki hain ezagunak izan gabe bakegintzan aritu diren elkarteetako kideak nabaritu daitezke.
 
== Testua ==
Hauxe da agiri honen testu osoa<ref>[http://www.euskaria.eu/es/news/1270037007 Idazkia] Euskariaren webgunean.</ref>:
 
"''Guk, behean sinatu dugunok, ongi hartu ditugu eta goraipatu egiten ditugu ezker abertzaleak proposatu dituen urratsak eta hartu duen konpromiso publikoa, bere helburu politikoak «inolako indarkeriarik gabe» eta bide «politiko eta demokratikoak bakarrik» erabiliz lortzeko.
 
Konpromiso hori betetzea urrats handia izan liteke Europako azken gatazka bukatzeko.
Uste dugu datozen hilabeteetan behin betiko bete daitekeela bide bakezale, demokratiko eta indarkeriarik gabekoen alde egiteko konpromiso hori. Hori dela eta, ETAri eskatzen diogu konpromiso horrekin bat egin dezan, su-eten iraunkor eta benetan egiaztatzeko moduko bat emanda.
 
Su-eten horrek, [Espainiako] Gobernuak behar bezala erantzunez gero, bide emango luke beste ahalegin politiko eta demokratiko batzuk egiteko, desberdintasunak konpontzeko eta bake iraunkorra lortzeko"''.
 
== Sinatzaileak ==
Sinatu zuten lagunen izenak orden alfabetikoz:
* [[Andrea Bartoli]]: [[Washington Hiria|Washingtoneko]] [[George Mason Unibertsitatea|George Mason Unibertsitateko]] Gatazken Azterketa eta Konponketarako Institutukoa.
* [[Sheryl Brown]]: [[Washington Hiria|Washingtoneko]] Bakerako Institutuko [[Diplomazia]] Birtuala arloko zuzendaria.
* [[Silvia Casale]]: [[Tortura]] eta zigor nahiz tratu ezgizatiar edota umiliagarriak aurreikusteko Europako Komiteko presidentea.
* [[Aldo Civico]]: [[Columbiako Unibertsitatea|Columbia Unibertsitateko]] Nazioarteko Gatazken Konponketarako Zentroko zuzendaria.
* [[John Etchemendy]]: euskal jatorrikoa eta [[Stanfordeko Unibertsitatea|Stanfordeko Unibertsitateko]] [[errektore]]a.
* [[Hurst Hannum]]: [[Massachusetts]]eko Tufts Unibertsitateko irakaslea Nazioarteko Zuzenbidean.
* [[Denis Haughey]]: [[John Hume]]ren laguntzaile eta [[SDLP|alderdikidea]].
* [[John Hume]]: [[Irlanda]]ko [[Ostiral Santuko Hitzarmena|Ostiral Santuko Hitzarmenean]] parte hartu zuen eta [[Bakearen Nobel Saria|Bakearen Nobel Sariduna]].
* [[William Kelly]]: artista eta [[Pentsamendu humanista|humanista]] estatubatuarra.
* [[Raymond Kendal]]: [[Interpol]]eko idazkari orokorra izan zen.
* [[Frederik Willem de Klerk]]: [[Hegoafrika]]ko presidente ohia eta [[Bakearen Nobel Saria|Bakearen Nobel Sariduna]].
* [[John P. Linstrot]]: [[Oslo]]ko International Peace Research Instituteko kidea.
* [[Christopher Mitchell]]: [[AEB]]etan gatazken ikerketen gainean [[irakasle emeritu]]a.
* [[Nuala 0'Loan]]: [[Ipar Irlanda]]rako lehen [[Polizia Ombudsman]]a<ref>"Herriaren defendatzailea" edo "arartekoa", alegia.</ref> izan zen.
* [[Jonathan Powell]]: [[Erresuma Batu]]ko [[Lehen Ministro]]a [[Tony Blair]] zenean Ministroen Kontseiluko burua.
* [[Albert Reynolds]]: [[Irlandako Errepublika]]ko [[Taoiseach]] izana.
* [[Mary Robinson]]: [[Irlandako Errepublika]]ko [[Irlandako Presidente]] ohia.
* [[Alan Smith]]: [[Ulsterreko Unibertsitatea]]n [[UNESCO]]ren "Bakerako Heziketa" katedraduna.
* [[Desmond Tutu]] [[artzapezpiku]] [[hegoafrika]]rra eta [[Bakearen Nobel Saria|Bakearen Nobel Sariduna]].
* [[Betty Williams]]: [[irlanda]]n egindako lanagatik [[Bakearen Nobel Saria|Bakearen Nobel Sariduna]].
 
== Erreferentziak ==
15.616

edits