Bruselako Adierazpena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: {{lanean|Adrar}} '''Bruselako Adierazpena''' 2010eko martxoaren 29an politika munduan eta gatazken konponbideetan esperientzia edo izen handia duten nazioarteko aditu et...
(Ez dago alderik)

17:04, 21 iraila 2010ko berrikusketa

Bruselako Adierazpena 2010eko martxoaren 29an politika munduan eta gatazken konponbideetan esperientzia edo izen handia duten nazioarteko aditu eta elkarte batzuek Euskal Herrian bizi den gatazkari irtenbidea erraztu nahian Europar Batasuneko hiriburu politikoan sinatu zuten idazkia da.

Testua

Hauxe da agiri honen testu osoa[1]:

"Guk, behean sinatu dugunok, ongi hartu ditugu eta goraipatu egiten ditugu ezker abertzaleak proposatu dituen urratsak eta hartu duen konpromiso publikoa, bere helburu politikoak «inolako indarkeriarik gabe» eta bide «politiko eta demokratikoak bakarrik» erabiliz lortzeko.

Konpromiso hori betetzea urrats handia izan liteke Europako azken gatazka bukatzeko.

Uste dugu datozen hilabeteetan behin betiko bete daitekeela bide bakezale, demokratiko eta indarkeriarik gabekoen alde egiteko konpromiso hori. Hori dela eta, ETAri eskatzen diogu konpromiso horrekin bat egin dezan, su-eten iraunkor eta benetan egiaztatzeko moduko bat emanda.

Su-eten horrek, [Espainiako] Gobernuak behar bezala erantzunez gero, bide emango luke beste ahalegin politiko eta demokratiko batzuk egiteko, desberdintasunak konpontzeko eta bake iraunkorra lortzeko".

Erreferentziak

  1. Idazkia Euskariaren webgunean.