«Gaio Grako»: berrikuspenen arteko aldeak

1 byte removed ,  Duela 15 urte
t
Robota: Kodea txukuntzen
t (robota Erantsia: lt, sr)
t (Robota: Kodea txukuntzen)
'''Gaio Grako''' (latinez ''Gaius Sempronius Gracchus'') (K. a. 154 - K. a. 121) politikari erromatarra izan zen. [[Tiberio Grako]]ren anaia gaztea zen. Bera bezala, erreforma-politika hasteagatik Senatuko alde atzerakoienek hil egin zuen. Grakiarrak, garaiko familia garrantzitsuenetakoa zen, aberatsa eta ospetsua. Bere ama, [[Kornelia Afrikana]], [[Eszipion Afrikano Maior]]ren alaba izan zen, eta bere arreba [[Eszipion Emiliano]]rekin ezkondu zen.
 
Anaiak sortutako iskanbilaren aurrean, laborantza erreforma bultzatzen saiatu zen. K. a. 132ko Tiberioren hilketak Grakiarren buruan utzi zuen Gaio. Ibilbide politikoa K. a. 126an hasi zuen Gaiok. K. a. 123an, plebeko tribuno izendatu zuten. Senatari atzerakoiak berehala ohartu ziren anaiak bezainbeste arazo emango ziela. Are gehiago, Gaioren erreformak ez ziren laborantza arloan mugatzen: aberatsek ilegalki lortutako lurrak txiroen artean banatu beharko lirateke, gariaren prezioak murriztekoak ziren...
 
K. a. 122an, Gaiok tribunatoa lortu zuen berriro, [[Erroma]]ko behe-mailakoek aho batez sustatuta. Hirugarren aldiz saiatu zen, baina arrakastarik gabe. Aldakuntza guztien geldiketa mugitzeke ikusi beharrean, indarra erabiliz erantzun zuen Gaiok. Senatuak estatuaren etsaitzat jota, doi doi ihes egitea lortu zuen. Atzerakoien armadak inguratuta, bere buruaz beste egin zuen. Horren ondotik, 1000 jarraitzaile inguru hilarazi zituzten eta haien etxaldeak bahitu.
466.290

edits