«Eszipion Emiliano»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Kodea txukuntzen
t (Robota: Kodea txukuntzen)
'''Publio Kornelio Eszipion Emiliano Afrikano''' ([[latin]]ez ''Publius Cornelius Scipio Aemilianus Africanus Minor'') (K. a. 185 - K. a. 129) jeneral eta politikari erromatarra izan zen. [[Luzio Emilio Paulo Mazedoniko]]ren ([[Mazedonia]]ko konkistatzaile) seme naturala izan zen. [[Publio Kornelio Eszipion]]ek, [[Eszipion Afrikano Maior|Eszipion AfrikanoAfrikanoren]]ren seme zaharrenak, semetzat hartuta, ''Afrikano'' abizena jaso zuen Eszipion Emilianok.
 
K. a. 151ean, [[Hispania]]n, [[Erroma]]ko armadek deskalabruak baino ez zituzten ezagutzen. Eszipion Emilianok, boluntario joanda, tribuen gainean bere aitonordeak, [[Eszipion Afrikano Maior|Eszipion AfrikanoAfrikanok]]k lortutako entzutea berreskuratu zuen. Hurrengo urtean, [[Kartago]]koek, [[Masinisa]] [[Numidia]]ko printzearekin hitz egiteko bitarteko hautatu zuten. [[Masinisa]]k, halere, [[Erroma]]ko sustapena izanda, [[Hirugarren Gerra Puniko|gerra]] piztu zen berriro [[Kartago]] eta [[Erroma]] artean.
 
Lehen borroketan, Eszipion Emiliano nabarmendu zen, manuko ofiziala izan arren. K. a. 147an, kontsul izendatu zuten, zilegizko adina ez bazuen ere. Honela, armadaren burua bihurtu zen. [[Kartago]]tarrak heroikoki borrokatuta ere, Erromako Senatuak hiria birrindu zuen.
K. a. 142an, zentsor izendatuta, garaikideen luxuari eta inmoralitateari aurre egiten saiatu zen. K. a. 134an kontulatuan berriro, beste gerra batean aritu zen. [[Hispania]]ko [[Numantzia]] hiriak behin eta berriro menderatzen zituen [[Erroma]]ko armadak. Eszipion Emilianoren lehen ardura soldaduen morala eta diziplina igotzea izan zen. Hori lorturik, [[Numatzia]] sitiatu zuen. K. a. 133 biztanleek hiria errenditu zuten. Honi esker, ''Numantino'' izengoitia ere jaso zuen Eszipionek.
 
Grakiarren erreformen garaian, Senatuko alderdi atzerakoien alde jo zuen Eszipion Emilianok, bere emaztea [[Tiberio Grako|Tiberio]] eta [[Gaio Grako|GaioGaioren]]ren arreba bazen ere. [[Tiberio Grako|TiberioTiberioren]]ren hilketaren berri izanda, hala esan zuen: "Honela hil dadila honela jokatzen dutenak". K. a. 129an, laborantza-erreformei buruzko hitzaldia eman behar zuen eguenean, ohean hilik aurkitu zuten. Hilotza honen misterioa ez zen inoiz argitu. Urte batzuk geroago, [[Zizeron]]ek Grakiarren aldeko Karbori leporatu zion hilketa.
 
Eszipion Emiliano kulturazalea izan zen. Bere ondoan garaiko kultura-pertsonaia garrantzitsuenak bildu zituen: [[Polibio]] historiagile greziarra, [[Panezio]] filosofoa, [[Luzilio]] poeta eta [[Terentzio]] antzerkigilea. Aldi berean, Erromako ohitura zaharrak ere oso gustokoak zituen, [[Polibio]] eta [[Zizeron]]en arabera. Grakiarren aurkaria izan arren, ez zegoen jende xumeen interesen kontra. Gizon moderatua garai zail batean izan zen. Hori zela eta, bi alderdikoek gorroto zioten.
 
 
 
[[Kategoria:Erromako politikariak]]
466.290

edits