Ugutz Robles-Arangiz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
23. lerroa:
[[1952]]an familia osoa [[Bilbo]]ra joan zen; hor bere artezaletasuna lantzen hasi zen, geroago egingo zuen bezala esparru desberdinak jorratuz: [[marrazketa]] ikasi zuen ''Artes y Oficios'' eskolan; [[antzerki]]an aritu zen ''[[Txinpartak (antzerki-taldea)|Txinpartak]]'' taldean egun [[Euskaltzaindia]]ren egoitza den lekuan [[Gabriel Aresti]], [[Alfontso Irigoien]], [[Xabier Peña]] eta beste batzuekin; [[dantza]] ere landu zuen [[Olaeta (dantza taldea)|Olaeta]] taldean; eta kantuan [[Soroak laukoa]]rekin, non lehen [[tenor]] aritu zen.
 
[[1960]]an arrazoi politikoengatik bi anaia zaharrenak atxilotu zituzten eta Ugutzek [[Beskoitze]]ra itzuli behar izan zuen [[Irkus Robles-Arangiz|Irkus]] beste anaia batekin; [[Iker Robles-Arangiz|Iker]] anaiarekin; biek ''[[Beskoiztarrak]]'' antzerki taldea sortu zuenzuten herriko gazteekin eta lehen urtean ''[[Sorginak Etxaburun]]'' lana eman zuen. Bai artearen munduan bai [[abertzaletasun]]a bultzatuz lan handia egin zuen. [[1968]]an [[Piarres Larzabal]]ek idatzi eta [[Telesforo Monzon]]ek zuzendutako ''[[Matalas (antzezlana)|Matalas]]'' antzezlanean esku hartu zuen, besteak beste [[Kristiane Etxaluz]], [[Daniel Landart]] eta [[Xanpun]] eta [[Txomin Ezponda]] bertsolariekin batera.
 
Lanak arrakasta handia izan zuen eta hori dela eta Daniel Landarten ekimenaz [[Euskal Antzerkilarien Biltzarra]] sortu zen; '''Ugutz Robles-Arangiz''' hasieratik partaidea izan zen. Geroago ''[[Zazpiribai]]'' ikuskizunean parte hartu zuen [[Patxika Erramuzpe]], [[Lurdes Iriondo]], [[Pantxoa Karrere]], [[Benito Lertxundi]], [[Xabier Lete]], [[Peio Ospital]], [[Manex Pagola]] eta [[Iñaki Urtizberea]]rekin.