Pedro Migel Urruzuno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Gehitutako kategoria: 1923ko heriotzak, HotCat erabiliz
No edit summary
11. lerroa:
| heriotza herrialdea = [[Gipuzkoa]]
}}
'''Pedro Migel Urruzuno''' ([[Elgoibar]], [[Gipuzkoa]], [[1844]]ko [[apirilaren 29]]a - [[Mendaro]], [[Gipuzkoa]], [[1923]]ko [[apirilaren 14]]a) [[euskal idazle]]a eta apaiza izan zen.
 
Apaiz ikasketak egin ondoren, [[Lesaka]]n eta [[Oña]]n apaiz aritu zen. Gero, [[Mendaro]] auzora etorri zen, lehenik bertako parroko eta gero Agustinetako kapellau.<ref>Haraneko: «Pedro Migel Urruzunoren Omenez Bere Heriotzaren 50garren Urtebetetzean (1844-1923)», ''Zeruko Argia'', 516. zenbakia, 1973-01-21.</ref>
 
Garaiko ia [[euskal]] aldizkari guztietan parte hartu zuen. ''Cochem-en Meza Santua zer dan'' (1915) eta ''Baudranec-en Anima ondo damutua eternidadeko gauza konsideratzen'' (1921) itzuli zituen. Bere ipuinen bilduma bera hilez geroztik argitaratu zen (''Urruzuno-tar P.M.-ren Ipuiak. Lenengo Idaztia'', 1930). Herriko euskara erabili zuen, ulerterraza baina aberatsa, lokuzioz hornitua eta neologismorik erabili gabe.