Mikel (goiaingerua): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Gehitutako kategoria: Euskal Herriko mitologia, HotCat erabiliz
No edit summary
1. lerroa:
'''Mikel goiaingerua''', '''Done Mikel''' edo '''San Mikel''' ([[hebreera]]z: מיכאל —ahoskera: {{IPA|ˌmixäˈʔel|}}; esanahia: «Nor Jainkoa adina?»—; [[arabiera]]z: ميخائيل ''Mīkhā'īl''; [[greko]]z: Μιχαήλ ''Mijaíl''; [[latin]]ez: ''Michael''), [[Jainkoa]]ren armaden buru da [[judaismo]]an, [[islam]]ean eta [[kristautasun]]ean (eliza [[Eliza Katolikoa|katolikoa]], [[Eliza Ortodoxoa|ortodoxoa]], [[Eliza Ortodoxo Koptoa|koptoa]] eta [[Eliza Anglikanoa|Anglikanoa]]). [[Euskal Herria]]n jaiera handia izan du, eta sinesmen paganoetan oinarritu omen zen:
 
{{aipu|Mendia zen [...] sineste zaharretako katedral eta santutegia. Ez halere edozein mendi. Zerutik gertu zegoen mendi aukeratuak, Amaren sabelera doan bide antzera, kobazulo edo lezeren bat behar zuen goiko aita indarrak lurraren ama sabela ernaltzeko. Horrela sortu zen mundu guztiko mendi santuen mitoa. Bizia ematen duen ''[[sugaar]]'' edo ''suge harra. Herensugea'' alegia, udaberrian ikusten da garra dariola kanpora ateratzen, eta udazkenean itzultzen da berriro lurpean dagoen neguko gelara. Herensugea, berez, biziaren aita da, baina, gero, bere umeen irensle bihurtzen da, ekaitz, tximista, lurrikara, uholde, lehorte eta ezbehar guztien figuran, eta gizonak hil egiten du. Bide berean egurasten da [[Mari]], lurraren emankortasunaren irudia.