Agot: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Ur_bedeinkatua_jasotzeko_pila._Sainte_Colome.jpg fitxategia kendu da, Túrelio(e)k Commonsetik ezabatu baitzuen.
30. lerroa:
Agotak egondako denbora eta lekua ez ziren homogeneoak izan, herri batzuetatik desagertu eta beste batzuetan lekutu egin ziren mendeetan zehar. Bozate auzoan XVI. mendean agot asko zegoen, eta ondorengo mendeetan hirurehun eta bostehun biztanle artean ibili zen. [[Baigorri]] eskualde behenafartarrean ere nahikotxo egon ziren, eta XVIII. mendean biztanleen %10 izateraino heldu omen zitezkeen, baina hainbat parrokiatan ezberdin banatuta. Batzuetan ez dago euren arrastorik, beste batzuetan tartekakoa aipamenik agertzen dira edo etxe gutxi batzuk baino ez dira aipatzen, eta auzo batzuetan, Izpurako La Magdalenan edo Anhauzeko Zubitoan, adibidez, ehun bat baino gehiago zeuden.
 
[[Frantziako iraultzak]] integrazioaren aldeko hainbat gertaera ekarri zituen XIX. mendean zehar. Iraultzaren beraren ondorioz, agoteek desegin ahal izan zituzten agot zirela aipatzen zuten dokumentuak. Gainerako auzokoekin batera multzo handitan sartu ziren armadan, eta horrek tratu-berdintasuna ekarri zuen, ordura arte izan ez zituzten aukerak, eta batzuek goi kargu militar nahiz administratiboak ere izan zituzten. Eskolara -laikoa eta bereizketarik egiten ez duena- derrigorrean ezarri zen, migrazio jarioak gertatu ziren Ameriketara zein hirietara, eta bertan lanbide berriak egiten hasi ziren: mediku, irakasle, mugazain etab. Ameriketatik itzuli zirenak [[Elizondo]] inguruan finkatu ziren dirutza eta guzti. Erregimen Zaharreko ekonomia desagertu zen heinean, lur komunalak saldu egin ziren, pribatizatu, eta auzo eskubideak desagertu ahala, marjinazio horren zentzua bertan behera geratu zen. Labur esanda, antzinako erregimeneko oinarri ekonomiko, sozial eta politikoak desegiten ziren neurrian, agot fenomenoa murriztuz joan zen, eta azkenean nekazaritza esparruko auzo edo familia jakinekiko susmoa baino ez zen geratu.
 
Hala ere, agoteen aztarnak baditugu oraindik, endogamia dela eta, abizen gutxi batzu ugari errepikatzen baitira; hala nola, Bidegain, Errotaberea, Zaldua eta Maistruarena adibidez. [[Arizkun]] herri nafarran da, bertan garai batean agoteen [[ghetto]]a izan zen [[Bozate]] izeneko auzoa dago gaur egun.