Agot: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{wikitu}}
'''Agote''' deitura (edo horren aldaerak: agot, agota, cagot, cagote, capot, gahet, gaffet, chrestia...[http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee10045)] [[Nafarroa]]ko [[Erronkari]] eta [[Baztan]] bailaretako eremu baztertuetako biztanle jakin batzuek jasotzen zuten. Harria eta egurra, eta beranduago burdina ere lantzen zuten artisauak izan ohi ziren [http://www.santurtzieus.com/gelairekia/testuak/irak/agoteak_arraza_madarikatua.htm]. Mendeetan zehar bazterketa sozioekonomikoa pairatu zuten. Beraien izatea [[Erdi Aro]]tik ezagutzen da. Etimologikoki, ''agote'' hitza [[godo]]ren eratorri bat dela uste dute askok (iparraldean ''kagot'' deitzen zitzaien, agian deitura hau [[okzitanierako]] ''ka got'', "zakur godo" adieratik eratorri da.)
 
[[Fitxategi:Bozate agote arizkun baztan.jpg|350px|thumb|Agoteen auzoa zen Bozate, Arizkunen, Baztanen]]
 
==JatorriaEtimologia==
''Agote'' hitza [[godo]]ren eratorri bat dela uste dute askok (iparraldean ''kagot'' deitzen zitzaien, agian deitura hau [[okzitanierako]] ''ka got'', "zakur godo" adieratik eratorri da). Izenaren beste aldaera batzuk: '''agot''', '''agota''' (Euskal Herrian), '''cagot''', '''cagote''', '''gahet''', '''gaffet''' (Gaskoinian), '''capot''' ([[Anjou]]n eta [[Languedo]]cen), '''cacon''', '''cahet''', '''caqueux''', '''caquins''' (Britainian), '''chrestia'''...[http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee10045)]
 
 
==Jatorria==
[[Fitxategi:Arreau agote atea.JPG|200px|thumb|Arreau herriko elizako agoteentzako atea]]
Agoteek mendeetan zehar jatorri ezezaguneko diskriminazioa jasan behar izan dute. Izenari begiratuta, autore askok agoteak [[godo]] jatorrikoak izan daitezkeela proposatu dute, agian gudarosteren bateko desertoreak [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] bailaretan errefuxiatu ziren eta bertako biztanleek gogo txarrez hartu zituzten, hortik denboran zehar pilatutako diskriminazioaren eta aurreiritzien jatorria. Beste teoria batek garai batean [[Frantzia]]tik etorritako gaizkileak izan zirela dio, justiziatik ihesi [[legenar]]rean ezkutatu zirenak muga gurutzatu baino lehen. Legenarra zabaltzea agoteei egiten zitzaien akusaziorik ohikoena zen.
 
12 ⟶ 17 lerroa:
 
==Bazterketa==
[[Fitxategi:Agote_ur_pila_oloreneko_katedralean.jpg‎|175px|thumb|Biarnoko Olorongo katedraleko agoteentzako ur bedeinkatuaren pila]]
 
Mendeetan zehar herrietatik at bizitzera behartu zituzten eta gainontzeko biztanleekin ezkontzea debekatu zietenez, honek [[endogamia]] bultzatu zuen, eurenganako arbuioa indartuz. Agote bezala antzemanak izateko jantzi bereziak jantzi behar izaten zituzten, sarri bularrean antzara edota katu oinatz itxurako bereizgarri gorri bat eman behar zutelarik. [[Legenarra]] zabaltzen zuten ustea zabaldu zen eta leku askotan [[kanpai]]txo bat jo behar izaten zuten, agote ez zirenek ihes egin ahal izan zezaten. Kutsadura ekiditeko neurri gisa iturri ezberdinetan edatera, ura hartzen edo ogia erretzen azkenengoak izatera, euren tresnak baino ez erabiltzera, eurek jan behar ez zuten jakirik ez ukitzera eta abarretara behartzen zituzten. Elizan koroaren, kanpandorrearen ala eskaileraren azpian baztertuta entzun behar zuten meza, maiz alboratutako ate txikiago batetik sartu behar zuten. Elizako lurrean marra bat zegoen (burdin hesia [[Arizkun]] herrian), aldarera igo ez zitezen. Beste bataiarri erabili behar zuten eta ur bedeinkatua beste pila batetik hartzen zuten. Euren eskaintzak gainontzeko herritarren oparietatik berezita gordetzen ziren [http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee10045/114616].
 
 
 
==Bazterketaren amaiera==
[[Fitxategi:Ur bedeinkatua jasotzeko pila. Sainte Colome.jpg|175px|thumb|Sainte Colomeko agoteentzako ur bedeinkatuaren pila]]
 
1515ean Baionako, Iruñeko, Jakako, Daxeko, Oskako, Lescarreko eta Oloroneko elizbarrutietan zeuden agoteek Leon X [[Aita Santua]]ren [[bulda]] bat ere eskatu eta jaso zuten, gainerako eliztar guztiei emandako tratu bera jaso zezaten behartzen zuena. Neurri honek eragin praktikorik izan ez zuenez, [[1819]] arte egon behar izan zuten bazterketarekin amaitzeko legeen zain. Nafarroako gorteetan Erdi Aroko lege diskriminatzaileak ezabatu zituzten eta geroago, agote guztiak [[Madril]] inguruko [[Baztan Berri]] izena izango zuen herri batera deportatzen saiatu ziren. Agote gehienek ez zituzten euren etxeak utzi edota gerora itzuli ziren. Denboran zehar, diskriminazioa eta agoteen izatea bera desagertuz joan zen. Orain gutxira arte marjinazio hau indarrean egon den leku urrietako bat [[Arizkun]] herri nafarra da.
 
27 ⟶ 33 lerroa:
 
Hala ere, agoteen aztarnak baditugu oraindik, endogamia dela eta, abizen gutxi batzu ugari errepikatzen baitira; hala nola, Bidegain, Errotaberea, Zaldua eta Maistruarena adibidez. [[Arizkun]] herri nafarran da, bertan garai batean agoteen [[ghetto]]a izan zen [[Bozate]] izeneko auzoa dago gaur egun.
 
[[:en:Arreau|Arreau]] hirian agoteen museoa ireki zuten (musée des Cagots), turismo bulegoa dagoen gazteluan [http://www.futura-sciences.com/fr/environnement/exploregions/escapade/r/hautes-pyrenees-1/d/musee-des-cagots_1760/].
 
== Ikus, gainera ==
38 ⟶ 46 lerroa:
* [http://www.argia.com/argia-astekaria/2077/burgiko-sarrailagilea-agote-madarikatua/osoa Burgiko sarrailagilea: agote madarikatua]
* [http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee10045 Agot: etnologia eta historia]
* [http://www.independent.co.uk/news/world/europe/the-last-untouchable-in-europe-878705.html Cagots] {{en}}
 
{{euskal mitologia aurkibidea}}