Bagaudak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Erreferentzia zerrenda
No edit summary
6. lerroa:
== Historia ==
 
Latifundisten gehiegikerien eta agintari erromatarrek ezarritako zergak ordaintzearen aurka asaldatu ziren nekazariak, baina ez zuten arrakastarik izan eta altxamendu bakoitzean zapaldu egin zituzten. [[Baskoi]]en lurraldeetan gertatu ziren bereziki bagauden altxamenduak: Pirinioen bi aldeetako Euskal Herrian urte askotan iraun zuen matxinadak, [[269]]. urtean hasi eta [[285]]ean [[Diokleziano]] enperadoreak amaiera eman zion arte. Bagauden matxinada nagusia V. mendearen lehen partean izan zen, Euskal Herriko lurraldeetan (iparraldean nahiz hegoaldean). Erromatar inperioa gainbehera zetorren aipatu mendean eta [[bisigodo]]en presioa gogortuz; aldi berean egonezin soziala areagotu egin zen; euskaldunak beren askatasunaren alde borrokatu ziren. [[Asturio]] jeneral erromatarraren aurka [[441]]ean borrokatu ondoren, [[443]]an [[Merobaudes]]en tropa erromatarren aurka galdu zuten bagaudek Aracaelin (gaur egungo [[Uharte-Arakil]]). Ondoko urteetan militar erromatar ([[Basilio]] jenerala) nahiz bisigodoekin ([[Teodoriko II.a]]ren tropekin) borrokan jarraitu behar izan zuten, [[456]]rarte.<ref name="Harluxet">Harluxet Entziklopedia. Creative Commons lizentziapean sarean jarria</ref>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
{{Harluxet}}
 
[[Kategoria:Euskal Herriko historia]]