7 Eskale: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«7 Eskale» izenarekin bezain sarri ageri dira «Zazpi Eskale» izenarekin (www.badok.info, Berria, Argia...)
tNo edit summary
10. lerroa:
}}
 
'''7 Eskale''' edo '''Zazpi Eskale''', [[Unai Iturriaga]]k, [[Josu Zabala]]k eta [[Igor Elortza]]k, [[1994]]ean sortutako musika taldea da. [[Basauri]]ko Trintxera elkartean elkartu ziren lehen aldiz hiru lagun hauek eta beste hiru musikariren laguntzaz, pobreziaren aurkako astean emanaldi bat burutu zuten. Emaitza ona irten zela ikusita, taldea osatzea erabaki zuten zazpigarren pertsona batekin eta horrela sortu zen 7 eskaleEskale. Horrela, [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoan zehar kontzertuak ematen hasi ziren [[AEK]]ren laguntzaz.
 
[[1995]]eko [[Urtarrilaren 20]]an, [[Berriz]]ko [[Lorentzo Records]] estudioetan sartu ziren beraien lehen diska grabatzeko ([[Bertso berriak pobreziari jarriak]]). Disko honetan, musikari askoren laguntza izan zuten. Hala nola, [[Balerdi Balerdi]] taldeko kideak, Karlos Agirreurreta "Mahoma" edota [[Bixente Martinez]] bezalako musikariek hartu zuten parte grabazioan. Diskoa kaleratu eta kontzertu birari ekin zioten. Bira hau, [[1996]]ko [[Apirila|apirilean]] amaitu zuten, [[Bilbo]]ko [[Kafe Antzokia]]n.
22. lerroa:
[[Unai Iturriaga]] eta [[Igor Elorza]] bertsolariek, [[Josu Zabala]] ([[Hertzainak]]) musikari eskarmentudunarekin lankidetzan, bertsoak, musika, kritika, ikuskizuna eta irudimena uztartzen zituen lan bat lortu zuten, inprobisatuz eta esperimentatuz. Bi disko kaleratu zituzten, eta herri ugaritara eraman zuten ikuskizuna. Urte batzuk geroago, 2007an, [[Gu ta Gutarrak]] jarri zuten martxan hirurek.
 
1994ko apirilean, Basauriko Trintxera elkarteko kideek antolatutako Pobreziaren Aurkako Astean parte hartzera gonbidatu zituzten Hertzainak taldeko kide ohi Josu Zabala (Otxandio, Bizkaia, 1954) eta Igor Elorza (Durango, Bizkaia, 1975) eta Unai Iturriaga (Durango, 1974) bertsolari gazteak. Garai batean Hertzainak taldearen kontzertuak hasten zituzten bi bertsolariek. Hirukoteak desafioari aurre egin, eta eskale mozorrotu ziren jantziz eta hitzez, beste hiru musikariren laguntzarekin. Ikusleek oso ondo hartu zituzten, eta haiek ere gustura ibili zirenez, jarraitzea erabaki zuten. Bertsoaren eta musikaren bideak elkartzeko aukera zen, baina ez ordura arte bertsolariek egindakoaren antzera. Musikak garrantzi handiagoa izango zuen, eta bertsoa neurri eta doinu berrietara moldatuko zen. Zazpigarren kidea batu eta honela osatu zuten ''eskale'' zazpikotea: Igor Elorza, Unai Iturriaga, Josu Zabala, Iñigo Larragoiti Txoni, Javi Sagarna, Ricardo Muinos eta Aitor Astigarraga.
 
Urte bereko abenduan, 7 Eskale izeneko maketa kaleratu zuten. Bertan 12 abesti eta kantu instrumental bat batu zituzten, eta gai bakarra: pobrezia. Maketaren azalean dolarraren irudia jarri zuten: billetearen goialdean txapelokerrak, eta behean bertsolari biak. Hitzetan pobrezia hainbat ikuspuntutatik landu zuten: eskaleak, gaizkileak... Musikari dagokionez, rocka da, baina folkaren eraginarekin, eta baita rapa, kantu tradizionalak eta abar.