Bibliotekonomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Kodea txukuntzen
1. lerroa:
'''Bibliotekonomia''' diziplina bat da, [[liburutegi]]ak mantentzea, antolatzea eta kudeatzea helburu duena. Liburutegi baten egiteko nagusietako bat informazioa eskuragarri jartzea da.
 
== Aurkibidea ==
 
:* 1 Informatika eta bibliotekonomia
13. lerroa:
'''Bibliotekonomia eta Informazio Zientzia'''ren [[jakintza]]-arloa honako gai hauek osatzen dute: liburu-bildumek, [[informazio]]ak eta ezagutzaren kudeaketak. Terminoa grekeratik dator, ''biblion'' (liburu), ''theke'' (kutxa) eta ''logos'' (hitz) hitzetatik.
 
Denborarekin, jakintza-arlo honek, liburuez gain, informazioaren teknologia berrietara egokitu behar izan du. Bibliotekonomiaren esparruan beste informazio-baliabide edo euskarri batzuk sartu dira: esate baterako, aldizkako argitalpenak (aldizkariak eta egunkariak), disko konpaktuak (CD-ROM eta DVDak), mikrofitxak, filmazioak (bideo-kaseteak, mikrofilmak), entzutezkoak (kaseteak), etab.
 
Formatu elektronikoak –batez ere, disko konpaktuak eta sareko datu-baseek– iraultza ekarri dute liburutegien mundura. Hori dela eta, fitxen bidezko betiko katalogoak baztertu eta katalogo elektronikoak sortu dira, erabilera publikoko sareko katalogoak izenekoak ([[OPAC]] = Online Public Access Catalogs).