William Anthony Douglass: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''William Anthony Douglass''' ([[Reno]], [[Nevada]], [[1939]]), [[Ameriketako Estatu Batu]]etako antropologoa da. 1963az geroztik, Euskal Herrian hainbat landa lan egin ditu, batez ere [[Etxalar]]ren ([[Nafarroa]]) eta [[Aulestia]]n ([[Bizkaia]]). Amerikan eta Australian ere ikertu du euskaldunen presentzia.<ref>[http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee45401 «William Anthony Douglass»], Auñamendi Eusko Entziklopedia.</ref>
 
1998ko apirilaren 24an, [[Euskaltzaindia]]k euskaltzain ohorezko izendatu zuen, merezimendu hauek aipatuta: Douglasek sortu zuen Basque Studies Program delakoa, Renon, [[Nevadako Unibertsitatea]]ren barruan; eta ezin konta ahala liburu eta artikulu idatzi ditu (besteak beste, ''Death in Murelaga'' eta ''Amerikanuak'').<ref>Euskaltzaindia: [http://www.euskaltzaindia.net/dok/erakundea/oroitidazkia1998_esoroitidazkia1998_eu.pdf 1998ko oroitidazkia], 119. orrialdea.</ref>
 
2006ko bake prozesuan, bitartekari gisa ibili zen, isilpean.<ref>[http://www.argia.com/multimedia/bideoa/william-a-douglass-bitartekari-ezezaguna William A. Douglassi ''Argia'' astekarian eginiko elkarrizketa.]</ref>