Jesus Larrañaga Txurruka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
Joakin aita kontratista zuen, [[Azkoitia|Azkoiti]]ko ''Goierri'' baserrian jaioa. Haren lanbidea zela eta, familia osoak sarritan aldatzen zuen bizilekua, lana zegoen tokietara joateko. Margarita Txurruka ama ere azkoitiarra zuen, lisatzailea ogibidez. Lau anai-arreben artean hirugarrena zen Jesus. Familia elizkoia izaki, Jesusen bi anaiak apaiz [[jesuita]] egin ziren. [[Beasain]]go (Gipuzkoa) Jose Martin Arana kalean bizi izan ziren.
 
[[1912]]an, ''Colegio Apostólico de Javier'' ikastetxera bidali zuten gurasoek, [[Zangoza]]n ([[Nafarroa]]). Zentru hartan, apaiztegian sartu aurreko prestakuntza ematen zieten ikasleei. Ikastetxeko agirien arabera ikasle ona izan zen, izan ere, han egon zen hiru ikasturteetan "bikain" atera zuen ebaluazio guztietan (1912-1915). Jesuitek historikoki sakon landutako [[oratoria]]n trebatu zen garai hartan, geroagoko bizitza politikoan baliagarri izango zitzaiona. Nahiz eta ikasle ona izan, ikstetxea utzi zuen, hango diziplina zurruna ezin zuelako eraman. Ikasketak utzi baino lehen, Comillasko Unibertsitate Pontifizioan ([[Kantabria]]) izena eman zuen 1916-1917 ikasturtean. [[1917]] edo [[1918|18]]an [[Beasain]]era itzuli eta [[CAF|Construciones Auxiliares de Ferrocarril]] enpresan hasi zen lanean.
 
Lagun baten bitartez [[abertzale]]tu zen. [[EGI]]n izena eman zuen [[Ordizia|Ordizi]]ko batzokian eta [[ELA|SOV]] sindikatu abertzale eta katolikoko kide egin zen. [[Irlanda]]ko mugimendu intependentistak, [[Eli Gallastegi]]k [[Aberri (aldizkaria)|Aberri]] aldizkaritik hainbeste goretsitakoak, izugarri erakarri zuen Larrañaga, garai hartako gazte abertzaleetan ohikoa zen bezala, eta berak ere erreferentzia egiten dio kausa horri zenbait artikulutan. SOVek deitutako greba batean parte hartzeagatik CAFetik kanporatu zuten.