Jesus Larrañaga Txurruka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
13. lerroa:
Diktaduraren aurkako ekintzetan parte hartzeagatik [[Frantzia]]ra ihes egin behar izan zuen. [[Lapurdi]]ko [[Bokale]]ren eta [[Landak|Landetako]] [[Tarnos]]en artean zen burdinolan hasi zen lanean, Hegoaldeko langile asko [[Frantzia]]ra lan bila joaten ziren garaian [[Lehen Mundu Gerra]]n hildako langileak ordezkatzera. Bokalek [[Frantziako Alderdi Komunista]]ko auzapeza izan du [[1920]]. urteaz geroztik. Nahiz eta [[EGI]]n zebilenean ere komunistekin zenbait hartu-eman eduki, Bokaleko giroari esker bihurtu omen zen, azkenik, Larrañaga [[komunista]]. Larrañaga Komunismora hurbilarazi zuten gauzetako bat izan zen komunismoak, eta [[Lenin]]ek bereziki, aldeztutako [[autodeterminazio eskubidea]].
 
Urte eta erdi ondoren, [[1927]]an, erbestetik itzuli zenean, [[Donostia]]n amarekin eta Maria arrebarekin bizitzera joan zen Artzain[[Artzai OnarenOna]]ren plazako etxebizitza bateanbatera, hango eraikin batean amak atezain gisa lana aurkitu zuelarik. Garai hartarako bi anaiak hilak ziren, eta aita familia abandonatuta etxetik alde egina zen. Karmen Agarrista Lauzirika, bere ahizparekin San Martingo azokan arraindegi bat zeukana, ezagutu eta harekin bikote-bizitza egiten hasi zen. Seme bat eta alaba bat eduki zituzten: Semea jaio eta berehala zendu zen. Alabari, 1934an jaioa, Rosa izena jarri zioten, [[Rosa Luxemburg]] komunista alemaniarrarengatik.
 
[[UGT]]ko metal-alorreko sindikatuan izena eman zuen, [[PCE|Espainiako Alderdi Komunista]]ko Euskal Federazioaren militante egin eta alderdiko zuzendaritzara iritsi zen. [[1931]]ko [[apirilaren 12]]ko [[Donostia]]ko udal hauteskundeetarako hautagai aurkeztu zen [[Kontxa]]ko barrutian, baina botu gutxi eskuratzeko, izan ere, komunistak oso alderdi txikia eta ahula ziren. Gainera, garai hartan gainerako alderdi [[ezker (politika)|ezkertzaleekin]] batzearen aurkako politika ofiziala zuen Alderdi Komunistak, modu horretan Errepublika helburu estrategiko gisa ukatuz, nahiz eta lau urte geroago jokabide hori aldatu. Politika horren ondorioa zen Alderdi Komunistak bere burua inguru politikotik bakartzea.