Bokaleko geltokia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
20. lerroa:
[[Bokale]]ren existentzian bertan geltoki honek bere papera jokatu izan du. [[1855]]ean [[Bordele]]-[[Baiona]] trenbidea abian jartzeak orduan [[Tarnose]]ko auzoa besterik ez zen Bokale auzoan geltokia egitea ekarri zuen. Apur bat beranduago, [[1857]]ko [[irailaren 14]]ko dekretu baten bidez [[Napoleon III.a]]k [[Bokale]] udalerri berria sortzea agindu zuen. Lehen urteetan [[Baiona]]tik atera eta Bokalera joaten ziren ''plazerrezko trenak'' antolatu zituen ''[[Compagnie du Midi]]k'', orduan [[Lapurdi]]ko hiriburuaren lorategi gisa irudikatzen zelako<ref>Op. cit., 28.or.</ref>.
 
Aldiz, trenbidea izateak eta portua bertantxe egoteak izugarri erraztu zuen hurrengo urteetan gertatuko zen itxuraldaketa: [[Bizkai]]tik ekarritako burdinak Bokale famatu bihurtu zuen ''[[Forges de l’Adour]]'' lantegia [[1881]]ean jaiotzea ekarri zuen. Gainera enpresa hori [[errail]]ak eta trenbideetarako beharrezkoak diren osagaiak egiten aritu zen; urte horietan [[Okzitania]] aldean eraiki ziren trenbide gehienek lantegi honetan egindako errailak dituzte. Horrekin guztiarekin udalerri honetan inoizko aldaketa demografiko eta ekonomiko handiena gertatu zen.
 
== Erasoa ==