Mofeta arrunta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Taxotaula infotaula | kolorea = pink | izena = Mofeta | irudia = Striped Skunk not a cat.jpg | irudiaren zabalera = 200px | irudiaren testua = Mofeta marraduna | erreinua = [[Anim...
 
No edit summary
14. lerroa:
}}
'''''Mephitis mephitis''''' edo mofeta arrunta [[Mephitidae]] familiako [[ugaztun]]a da, [[Carnivora]] ordenekoa. [[Ipar Amerika]]n bizi dira eta euren larru txuri-beltza eta isurtzen duten kiratsagatik famatuak dira.
 
== Ezaugarriak eta jokaerak ==
Ezaugarririk nabarmenena du usain txarra, kirastuna, uzkiko guruinek isurtzen dutena. Mofetak isurtzen du kirats hori bere burua arriskupean ikusten duenean. Isuri aurretik, mofeta bakoitzak jarrera bat hartuko du, espeziearen arabera: batzuek buztana jasoko dute, beste batzuek, ostera, atzeko hankak. Edozein modutan, arrisku egoeretan, espezie guztiek egiten dute soinu zorrotz bat.
 
Ile gehiena beltza eta distiratsua du, eta bizkarraren alde banatara bi zerrenda zuri ditu, lepotik buztaneraino. [[Omniboro]]a edo orojalea da, intsektuak jan ditzake, arrautzak, fruituak, ugaztun txikiak, txoriak eta eztia. Jeneralean, gauez ibiltzen da janari bila.
 
Mofeta emea 55 egun izaten da umedun, eta 1 eta 10 ume egin ditzake. Horiek amaren esnea edaten dute, 10 bat astez.
 
== Habitat edo berezko ingurunea ==
Mofetak zuloetan bizi dira, emeek egiten baitituzte neguan, eta bertan igarotzen dute lozorro aldi bat, nahiz eta hori ez den iristen erabateko [[hibernazio]]ra.
 
Zenbaitetan partekatzen dituzte zuloak [[Otso|otsoekin]] eta [[Mapatxe|mapatxeekin]].
 
[[Kategoria:Mephitidae]]