Katalina Aragoikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Aldatua: he:קתרין מאראגון; cosmetic changes
t HenryXIII.jpg irudia Hans_Holbein_d._J._074.jpg irudiagatik aldatu da
9. lerroa:
 
6 urte zituenean, bere gurasoek [[Granada]] hartu zuteneko hura ikusteko aukera izan zuen eta hantxe geratu zen bizitzen urte batzuetan Errege-erregina Katolikoekin batera. Urteak pasatu ziren eta familiak Granada utzi eta Santa Fera joan zen. Munduko potentzia zen [[Espainia]] [[Frantzia]] inguratzeko ahaleginetan zebilen eta, horretarako, 5 ezkontza burutzeko asmoak gauzatzen hasi ziren: Joan eta Joana [[Habsburgo]]tarrekin, Isabel eta Maria [[Portugal]]eko koroara joango ziren eta Katalina, oraindik haurra zenean, [[Gales]]eko printzearekin prometitu zuten, Arturorekin, [[Tudor]] dinastiako [[Henrike VII.a]]ren semea.
[[Fitxategi:HenryXIIIHans_Holbein_d._J._074.jpg|right|thumb|200 px|Henrike VIII.a]]
=== Galeseko Printzesa ===
Esan bezala, [[1489]]ko [[martxoaren 26]]an, Errege-erregina Katolikoek [[Medina del Campo]]ko ituna sinatu zuten eta Katalina Galeseko Arturo printzearekin prometitu zuten, [[Ingalaterra]]ko [[Henrike VII.a]]ren seme zaharrena. Katalinari tristura handia eman zion [[Alhambra]] atzean uzteak, gaztelu gorrian igaro baitzituen haurtzaroa eta nerabezaroa. [[1501]]eko abuztuaren 17an, hamabost urte zituenean, [[A Coruña]]tik irten zen, [[Ingalaterra]]ra joateko xedean, baina [[Bizkai]]ko golkoan ontziak arazoak izan zituen eta [[Lareo]]n geratu beharrean izan ziren. [[Irailaren 27]]an irtengo ziren handik.