Hirigintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
123. lerroa:
Merkataritzaren susperraldi hori heldu baino lehen, aldiz, Europako lurraldea nekazaritza-lurren ''continuum <ref name="ftn13">Luis Dí­ez del Corral, ''El rapto de Europa: una interpretación histórica de nuestro tiempo'' (Revista de Occidente, 1962), 140.</ref> ''batean bihurtu zen. Hiriak, hortaz, modu organikoan txertatu ziren lurraldean; hiriek ez zuten tamaina handiegirik berenganatu. Erdi Aroaren bukaeran, germaniar Inperioaren populazio osotik, %10 edo %15 bizi zen hirietan; hiri horiek, aldiz, ugariak (3.000 inguru) eta tamaina txikikoak ziren (gutxi batzuk izan zituzten 10.000 lagunetik gorako errolda)<ref name="ftn14">Goitia, ''Breve historia del urbanismo'', 90.</ref>.
 
Ondorioz, berezkoherriz herriko saleroste gabeko kontsumo batmota sortu zen Europa, herriz herriko saleroste gabekoaEuropan, dentsitate baxuko lurralde-antolamendu horrek eta IX. mendea arte jazo zen herrien arteko merkataritzaren beherakada bitarteko.; Mundueredu berri bat sortu zen, mundu klasiko eta, hegoaldean, Arabiatik zetorren Islamaren ereduetatik asko aldentzen zenzena. modelo berri bat sortu zen, bada; nekazaritzaNekazaritza -eta, batez ere, barne-kontsumorako ekoizpena- izan zen jarduera ekonomiko funtsezkoena<ref name="ftn15">Ibid., 89.</ref>.
 
Merkataritzaren susperraldi honen erakusle [[Done Jakue bidea]] izan zen, eta, bereziki,&nbsp; iberiar penintsula zeharkatzen duen "frantziar bidea". [[Alfontso VI.a Gaztelakoa|Alfontso VI.a]] 1085 Toledo konkistatu zuenean, hiri horren kokaleku estrategikoak bidearen segurtasuna bermatzeko balioko du. XI. eta XIII. mende bitartean agintariek, bidean zehar eta, erromesen mesederako, hiri berrien sorrera bultzatu zuten bidean zehar, erromesen mesederako. Biztanle berriak berenganatzeko, bizitza berria hastera zetozenei abantaila edota pribilegio bereziak eskaintzen zitzaizkien: zerga-salbuespenak, estatutu legal bereziak, merkataritza eskubideak, etab.<ref name="ftn16">Leopoldo Torres Balbás et al., ''Resumen histórico del urbanismo en España'' (Instituto de Estudios de Administración Local, 1954), 105.</ref>.
 
Erromatar Inperioaren desagerpena eta gero, antzinako kokaleku askok bere biztanleriaren zati nabarmena galdu zuten, ia hutsik gelditu arte. Herri berriak sortu egin ziren,; beste batzuk, ordea, testuingurua aldatu arte hutsik jarraitu zuten. Testuinguru horren aldagaiak sozialak, politikoak eta ekonomikoak dira. [[Paul Hofer]] arte historialariaren hitzen arabera:
 
{{esaera|''Erdi Aroko hiria hurrengo sei faktoreen interakzioaren ondorio da: bere egituraketa ekonomikoa (merkatua, artisautza, merkataritza); bere gizarte-egituraketa (artisauak, merkatariak, elizgizonak, aristokratak); bere egituraketa fisikoa (hiri-bilbea, eraikin publikoak, gotorlekuak); bere lege-egituraketa (konstituzioa, lege-erakundeak, legegintza-barrutiak); bere kokalekua (lehorreko eta uretako komunikazioak, zubiak, geldi-guneak , horniketarako postuak) eta bere bizitasun politikoa.|J.M. Morris|''<ref name="ftn17"><sup>Morris, ''Historia de la forma urbana'', 118.</sup></ref>.}}
 
Ondorioz, egun ezagunak zaizkigun hirien jatorria eta bilakaera aldagaihainbat ezberdinenaldagaien bitartez ebatzi da.
 
==== Euskal Herriko hirigintza Erdi Aroan ====
148. lerroa:
 
==== Jatorriaren araberako hiri moten klasifikazioa ====
* '''Erromatar jatorriko hiriak:''' Espainiar estatuan ugariak dira erromatarren garaitik datozen hiriak, baina kokalekuok patu ezberdina bizi izan zuten; batzuek gure egunetara heldu arte biziraun duten bitarteandute (hala nola, ''Caesar Augusta'' -[[Zaragoza]]-, ''Asturica Augusta'' -[[Astorga]] -, edota ''Legio VI Victrix''-en kanpamendua osotzen zuen [[Leon]]), eta beste batzuk , aldiz, bertan behera utzi ziren Inperioaren porrota eta gero (''Iuliobriga'' -[[Kantabria|Kantabrian]]-, edota ''Italica'' -[[Sevilla|Sevillan]]-). Hiri erromatarra bereizten zuen retikula galdu egin zen, bai behintzat delako hiriaren berreraikitze lanetan. Erdi Aroa definituko zuen hazkunde organikoa besarkatzen zen, tokiko berezitasun morfologikoak kontutan hartuz.
 
* '''Burguak:''' Burguak gotorleku baten inguruan hazitako kokalekuak ziren, jatorrian defentsa helburuetarako eraikiak. Zenbaitetan, aldez aurretiko nekazaritza-guneetan ezartzen zen gaztelua, eta bestetanbesteetan, ordea, kokaleku berriak osotzen zuten. Maiz, burguaren tamaina handitzerakoan, eskumen ekonomiko bereziak lortzen zituzten bertako biztanleek, hots, burgesek. Adibidetzat , [[Segovia]], [[Avila]] edota [[Burgos]] hiriak ditugu.
 
* '''Bastidak eta oinplanta berriko hiriak:''' ''Sakontzeko, ikusi [[Bastida (hirigintza)|Bastida]]''. Bi mota hauen arteko ezberdintasun handiena plangintzaren osotasunean datza: bastidak osotasunean planifikatu ziren bitarteaneta, aldiz, oinplanta berriko hiriek, aldez aurretik, hiri-bilbe organikoa zuten. Bastida ezberdineneredu diseinuekezberdinek hiru puntutan egiten zuten bat: oinplanta berriko kokalekuak ziren, retikula zorrotza erabiltzen zen, eta, azkenik, bertaratzen ziren hiritar berriei, sari bezala, hiriko lurrak eskaintzen zitzaizkien, etxea eraikitzeko. Euskal Herrian, Nafarroa Behereko [[Bastida (Nafarroa Beherea)|Bastida]] (1288) edota Biarnoko [[Nabarrengose]] (1316) adibideak daude.
 
==== Formaren araberako hiri moten klasifikazioa ====
Nahiz eta Erdi Aroko hiriaren izaeraizaerak berak analisi tipologikoa ezinezkoa bihurtubihurtzen duen, Luigi Piccinato arkitekto italiarraren sailkapen batek gutxi- gorabeherako hurbilketa bat eskaini dezake. Horrela ba, sailkapen honen arabera, honako forma topa genitzakeen Erdi Aroko hiri-morfologian:<ref name="ftn20">Luigi Piccinato, ''Urbanistica medievale'' (Edizioni Dedalo, 1993) in Goitia, ''Breve historia del urbanismo'', 100.</ref>
 
* '''Hiri- lineala:''' Maiz etorbide edota ibilbide garrantzitsu baten gerizpean haziak: [[Lizarra]], [[Logroño]], [[Burgos]], [[Santo Domingo de la Calzada]].
 
* '''Gurutze-formako hiriak, eta Eskuaira-Hiriak:''' Bien arteko ezberdintasun gutxi dago. Arestian aipatu ibilbide nagusiari elkarzut beste ibilbide nagusi bat kontrajartzen zaio. Adibideak, Italiako [[Castelfranco|CastelfranconCastelfranco]], Alemaniako [[Bounigheim]] eta Espainiako Focea-n (Logroño).
 
* '''Hiri- nuklearra:''' Puntu jakin baten inguruan (gaztelu edota defentsarako gunea, eliza edota gurtza-tokia) ezarritako hiriak. Europan eskuarki topa daitekeen eredua. Eredu honetatik hiri- polinuklearra eratortzen da.
 
* '''ArraiArrain-hezur formako hiriak:''' Eredu honetan, kale nagusi batek hiriaren ardatz nagusia eratzen du, bigarren mailako kaleak, era zeiharrean kokatzen direnak, ardatz nagusi horretatik zabaltzen diren bitarteandirela. Adibide gisa, [[Francavilla a Mare]] Italian eta Gernika izango genituzke.
[[Fitxategi:Florence1493.png|thumb|300px|Florentzia hiriaren irudi bat, XV. mendeko bukaeran ]]
 
169. lerroa:
* '''Harresia:''' Harresiek bi eginkizun zituzten Erdi Aroko hirietan: batetik, hiriaren aberastasuna kanpoko erasoen aurrean babesten zuten. Bestetik, aduanak bertan kokatzen ziren, eta, modu horretan, hiriaren interes ekonomikoak zaindu egiten ziren. Edozein kasutan, defentsarako erabilera nagusia zen, eta hiriaren hazkunde horizontala, Berpizkundea igaro arte, harresi-sare berrien eraikuntzaren menpe gelditu zen. [[Florentzia]], adibidez, hazkunde radiozentriko baten adibide paregabea da; 1172 eta 1340 urteren bitarteko hazkundeak hiria 80 hektareatatik 630 hektareatara handitu zuen. Harresiak, beraz, hirien dentsitate altuen jatorri izan ziren.
 
* '''Kaleak:''' Erdi Aroko hiriaren zentzua sakonki komertziala zen, eta, ondorioz, kale nagusietara ematen zuten etxaurreek sekulako balio komertziala izan zuten, nahiz eta merkatua izan komertzio eta elkar-trukerakoelkartrukerako gune nagusia. Ez zegoen, hiri-bilbearen egituraketan, ibilgailu edota oinezkoen trafikora zuzenduta inongo ardurarik. Hirian ematen ziren mugimenduak oinez gauzatzen ziren, eta zoladuraren sarrera, Erromatar garaian berebiziko garrantzia izan zuena, garaiaren haztapenetanhastapenetan ematen hasi zen: Parisekoa, 1185an, eta Florentziakoa, aldiz, 1235an. Bestalde, eraikinen eta kaleen arteko espazio banaketa nahasten joan zen; eraikinek hegalek geroz eta kale tarte zabalagoa hartzen zuten, eta esanguratsua da garaiko zenbait zubietanzubitan kokatu ziren etxebizitzak, Florentziako ''Ponte Vecchio'' kasu. Denbora pasa ahala, ondorioz, espazio publikoak gutxitzen joan ziren, Elizaren plaza eta merkatuaren plaza izanik hiriko espazio publikorik esanguratsuenak.
 
* '''Merkatua: '''"Komertziorik ez zegoenean, hiria berak ez zuen zentzurik"<ref name="ftn21"><sup>Morris, ''Historia de la forma urbana'', 119.</sup></ref>. Hiriko biztanleen eskubideen artean, maiz, asteroko merkatua antolatzeko eskumena zegoen. Merkatu hau gauzatzeko espazioa anitzak ziren, eta hiriaren eraketaren menpeko suertatzen ziren: hazkunde organikoko hirietan, adibidez, kale nagusiaren zabalgune batean kokatu zitekeen merkatua, edota hiriaren erdialdean lekutu. Aldez aurretik planifikatuak izan ziren hirietan, bastidak kasu, hiri-bilbeko elementu bat kenduz hutsune bat sortzen zen, merkatua jarriz. Zenbait kasuetan ([[Monpazier]] edota [[Ceske Budejovice]] bastiden moduan), merkatuko plaza inguratzen zuten eraikinek, etxabe maila portikoen bidez lotzen zuten. Eredu hori Plaza Nagusietan errepikatuko zen, gerora (pentsa Donostiako [[Gipuzkoa Plaza|Gipuzkoa Plazan]], edota Bilboko [[Plaza Barria|Plaza Barrian]]).