Duala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
22. lerroa:
[[1578]]an beste herri bat etorriko da [[Kongo]]ko [[arro hidrologiko|drainatze arrotik]] leku honetara: Douala herria, [[estuario]]tik hurbil kokatuko dena. Bertan, [[Bassa]] eta [[Bakoko]] izeneko beste bi kultura aurkituko dituzte. Oraingoan otarraintxoek ''Mbeatoe'' izena hartuko dute.
 
===Kolonizazioa===
 
[[1840]]an, [[Thomas Buxton]] ingelesa Afrikako mendebaldeko kostarantzko espedizio [[Britainiar Inperioa|britaniar]] baten buru egiten da. [[1841]]ean, espedizio honek [[Fernando Po]] uhartean [[eskala]] bat egiten du; baina ikusiz haien [[ebanjelio|ebanjelizazio]] misiorako leku egokia zela, bertan geratuko dira. Bertatik, John Clarke [[artzain]]a eta G.K.Prince doktorea estuarioan gora joango dira hangokoekin lehen harremanak sortuz. Britainiarrek ''Rio de Camarones'', ''Cameroons Town'' bilakatuko dute. [[1843]]an, Joseph Merrick-ek, Prince-ekin batera Fernando Po-n kokatu denak, [[Isubu]] hizkuntzaren gramatika idazteari ekiten dio.
Alfred Sakerrek lan hauek baliatuko ditu [[1872]]an Idazki Santuak Duala hizkuntzara itzultzeko.
 
[[1884]]ko uztailak 14an, [[Nachtigall]] exploratzaile alemana (Ipar Afrikan bere herrialdearen [[kontsul]] zena) Cameroons Town-eko estuarioan lurreratzen da lurraldearen jabetza hartuz. 30000 biztanle inguruko hiriari ''Kamerunstadt'' izena jarriko zaio, eta herrialdeko hiriburua bihurtuko [[1885]]etik [[1901]]era. Urte hartako Urtarrilaren 1ean, hiriak Douala izena hartuko du eta Kamerunstadt herrialdearen deitura bilakatuko da gobernatzaile alemanaren dekretu bidez.
 
[[Kategoria:Kamerun]]