Uffizi Galeria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Uffizi Galeria''' (''Galleria degli Uffizi'' italieraz), ''Ogibideen Galeria'' bezala itzultzen dena, munduko arte bildumarik antzinako eta ospetsuenetako bat duen [[Florentz...
(Ez dago alderik)

16:13, 18 abuztua 2010ko berrikusketa

Uffizi Galeria (Galleria degli Uffizi italieraz), Ogibideen Galeria bezala itzultzen dena, munduko arte bildumarik antzinako eta ospetsuenetako bat duen Florentziako jauregi bat da.

Uffizi jauregiaren eraikuntza Giorgio Vasarik hasi zuen 1560an Cosme I.a Mediciren aginduak jarraituz. Hasieran eman zitzaion betebeharra, florentziar magistraturen bulegoak izatea zen, Palazzo Vecchio jauregia txiki geratu ondoren. Funtzio honetatik datorkio Ogibideen Galeria izena. Eraikuntza lanak 1581ean amaituak izan ziren. Urteetan zehar, jauregiaren zati batzuk Medici familiaren bilduma bikaineko arte lanak biltzeko erabili ziren.

Medici leinua XVIII. mendean desagertu ondoren, artelanek Viena eramateko arriskua jasan zuten, Florentziako dukerria austriar inperioaren mende geratu baitzen. Zorionez, Medici familiako azken ordezkaria izan zen Ana Maria Luisa Medici dukesak bildumak Florentzian jarrai zezala erabaki zuen, bere testamentuan Florentziako herriari eman baitzizkion, munduko lehen museo modernoetako baten abiapuntua izan zelarik. Galeria, hala eskatzen zuten bisitarientzat irekitzen zen XVI. mendean eta 1765ean bere ateak publikoari ofizialki museo bezala ireki zizkion.