«Francis Crick»: berrikuspenen arteko aldeak

2.050 bytes added ,  Duela 9 urte
ez dago edizio laburpenik
t (robota Erantsia: simple:Francis Crick)
[[Fitxategi:Francis Crick.png|right|thumb|Francis Harry Compton Crick]]
{{wikitu}}
 
'''Francis Harry Compton Crick''' txikitatik zientzian interesatu zen. Berak liburuetatik ahal zuen guztia ikasten zuen. Northapon Gramar eskolara joan zen ikastera urte gutxi zituenean. 14 urte bete zituenean matematika, fisika eta kimika ikasteko beka bat eman zioten, Mill Hill School (Londresen) deituriko ikastola batera joan zedin. Fisika ikasi zuen Londresen, “Unibersiti Collegen” Cambridgen argudiatu zutelako. 21 urte bete zituenean zientzietan lizentziatu zen. Francis Crick, Rosalind Franklin eta Maurice Wilkins Cambridgeko unibertsitatera sartzea lortu zuten. 1947.eko Gerraren ondoren Crick, Biologia ikasten hasi zen eta zientzialari garrantzitsu batzuen talde batean parte hartu zuen. Migrazio hau posiblea izan zen John Randall bezalako fisikoengatik, gerra garaitzen lagundu zuen egin zuen “radar” bezalako asmakizunari esker.
'''Francis Harry Compton Crick''' ([[Northampton]], [[Ingalaterra]] 1916-[[San Diego]], [[AEB]] 2004) 1962an Medikuntza eta Fisiologiaren [[Nobel Saria]] eskuratu zuen biologo eta irakasle britainiarra izan zen, [[James D. Watson]]-ekin batera ADNaren egitura molekularra 1953an aurkitu eta ezagutarazi zuena.
 
 
== Biografia ==
 
Txikitatik erakutsi zuen Crick-ek zientziarekiko grina. Bere jaioterrian oinarrizko ikasketak egin zituen, eta 14 urteekin [[Londres]]era abiatu zen ikasketei jarraipena emateko. [[Fisika]] ikasi zuen gero Londresko University Collegen, eta [[Bigarren Mundu Gerra]]n fisikari gisa lan egin ostean [[biologia]] ikasteari ekin zion.
 
1947. urtetik aurrera Crick-ek biologiaren zerbitzura jarri zituen bere fisika ezaguerak. 1951an hasi zen James Watson-ekin lanean egitasmo handi batean: [[ADN]]aren egitura molekularraren ikerketan, izaki bizidunen [[molekula]] garrantzitsuenaren gakoa ulertu nahian. Watson-ek eta Crick-ek [[Cambridge]]ko Unibertsitatearen Cavendish Laborategi ospetsuan burutu zuten haien lana, eta [[Nature]] aldizkarian argitaratu zituzten haien emaitzak 1953an. Bertan, ADNaren kristalizazioa ikertu ondoren [[X izpi]]en bitartez molekula horren egitura tridimentsionala azaltzen zuen helize bikoitzaren eredua proposatu zuten. Aurkikuntza honek 1962ko Medikuntza eta Fisiologiaren Nobel Saria eman zien bi zientzialariei.
 
[[Biologia molekular]]rean aritu ostean, 1973an San Diegoko Unibertsitatean (AEB) hasi zen lanean neurozientziaren eremuan, [[garun]]aren zirrikitu ezkutuak argitu nahian. 1976an unibertsitate horretako irakaslea bihurtu zen.
 
[[Koloneko minbizi]] batek jota hil zen 2004an.
 
 
== Panspermia gidatua ==
 
{{sakontzeko|panspermia}}
 
1973an Cric-ek panspermia gidatuaren hipotesia plazaratu zuen, [[Leslie Orgel]] kimikariarekin batera. Bere iritziz, zibilizazio estralurtar batek biziaren hazia nahita ipini zuen gure planetan. Lur gaineko bizia zibilizazio aurreratu horren esperimentua besterik ez zen izango, Crick-en ustez.
 
Crick eta Orgel-en iritziz molekula bizidun baten agerpenak (ADNarena) oso gertakari arraroa eta urria izan behar du [[unibertso]]an, ia miraritzat jo daitekeena. Errazagoa iruditu zitzaien Lurreko bizia kanpotik etorri izana bertan agertu izana baino. Panpermia gidatuaren teoriak, ustez, gure planetan biziaren finkapena eta hedapena ongi azalduko luke.
 
 
== Crick eta LSDa ==
 
Bere bizitzaren azken urteetan Crick-ek lankide batzuei aitortu zien [[LSD]]-a -dosi txikietan- hartu zituela behin baino gehiagotan, bere ideiak argitzen eta buruketak azkartzen laguntzen ziolako. LSDari esker -onartu zuen- ADNaren egitura molekularra bururatu zitzaion gai horretaz lanean ari zela.
 
Era berean jakina da Crick [[Dick Kemp]]-ekin harremanetan egon zela, 1970ko hamarkadan LSDa purifikatu zuen biokimikari ospetsuarekin, hain zuzen ere.
 
 
 
 
 
 
 
[[Kategoria:Biologoak]]
9.864

edits