Leotz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
129. lerroa:
[[Nafarroa]]ko gobernuak onartutako [[Euskararen Foru Legea]]ren arabera Leotz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra [[gaztelania]] da. [[2001]]eko erroldaren arabera, herritarren %15,04k zekien [[euskara]]z hitz egiten. Euskal hiztun gehien dituen [[Erriberriko merindade]]ko udalerria da.
 
[[2008]]an [[IU|Nafarroako Ezker Batuak]] eta [[Nafarroa Bai]]k [[Euskararen Foru Legea]] aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Leotz) proposamena aurkeztu zuten [[Nafarroa]]ko legebiltzarrean. [[UPN]] ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, [[PSN]] alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena<ref>[http://www.euskarakultur.org/eke/accion/noticia.NoticiaViewPDF?noticia_id=16106&idIdioma=1 Euskarakultur.com webguneko albistea.]</ref>.
 
[[2009]]ko [[urtarril]]etik Erriberriko udalerriaren izen ofiziala Leoz <> Leotz da<ref>[http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2009/8/ Nafarroako gobernuak 2009ko Urtarrilaren 19an kaleratutako dekretua.]</ref>.