Leotz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
39. lerroa:
Udalerri zabal hau gaur egun ezagutzen dugun lur-eremuan [[1857]]ko errolda baino lehen hasi zen gauzatzen, urte horietan zenbait udalerrik ([[Amatriain]], [[Artariain]], [[Bezkitz]], [[Benegorri]], [[Olleta]] eta [[Iratxeta]]) bat egin zutelako [[Leotz (kontzejua)|Leotzekin]]. Bat egin zuen azkena [[Santsoain (Leotz)|Santsoain]] izan zen, [[Musker-Hiriberri]]ko, [[San Lorenzo (Santsoain)|San Lorentzo]]ko eta [[Pozuelo]]ko jaurerriekin batera.
 
Gauzak horrela, udalerria osatzen duten herriek garai batean [[Orbaibar]]rera hedatzen ziren lau zatietatik biren alde gehiena hartu zuten bereberen baitan: alde batetik [[Leotzarango Zendea]] zaharreko herriak ([[Amunarrizketa|Munarrizketa]], [[Artariain]], [[Iratxeta]], [[Iriberri (Leotz)|Iriberri]], [[Leotz (kontzejua)|Leotz]], [[Olleta]], [[Santsomain]] eta [[Uzkita]]) eta bestetik [[Puiuko Zendea]]ko herri gehienak ([[Amatriain]], [[Benegorri]], [[Bezkitz]] eta [[Makirriain (Leotz)|Makirriain]]). Baina beste aldetik [[Orisoain]] (Leotzarango Zendeakoa) bereizi egin zen eta egun, bere udalerri independentea dauka. Bere izena daraman [[zendea]]n [[Puiu]]k ere udalerria izan du aspalditik.
 
== Historia ==