Corella: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
69. lerroa:
 
=== Gerra Zibila Corellan ===
[[1936]]ko [[uztailaren 18]]an, Corellako udal errepublikarrak bere azken bilera egin zuen. Hurrengo eguneko goizean, errekete ugari ailegatu zen herrira teniente baten gidaritzapean. Erreketeek udaletxea hartu zuten [[goardia zibil]]en talde baten laguntzarekin. Udaleko langileak eta langile talde batzuk altxamendu faxistari aurre egiten saiatu ziren arren, azkenik, udaletxea bereganatzea lortu zuten. Hasierako momentuan tiroek bi pertsona zauritu zituzten (ondoren ospitalera zeramatzatela, bidean, hil egin zituzten). UdaletxekoUdaleko langile guztiak euren karguetatik kendu, eta kartzelan sartu zutenzituzten, horreneuren aurka agertutako edonor. Presoak Corellan bertan zegoen kartzelara edo [[Tutera]]ko kartzelara eraman zituzten.
 
Faxista talde batek udaleko bake-epaileari (Ricardo Camposi alegia) gasolina bota ziotenzion gainetik eta ondoren su eman zioten. Ondorengo egunean, [[Diario de Navarra]] egunkariak, bere lastategiari su emanez bere buruaz beste egin zuela argitaratu zuen. Hurrengo egunean, alkatea eta udaleko langile batzuk fusilatu zituzten. [[Abuztu]]ak aurrera egin ahala, kartzeletan zeuden presoetako batzuk fusilatzen hasi ziren. [[Abuztuaren 15]]ean, ama-birjinaren egunean, 27 korellatarkorellar atera zituzten kartzelatik. Horietako bati, eskuak moztu zizkioten, kartzelatik irten nahi ez eta hormari etsi-etsian eusten saiatu zelako. KorellatarrakKorellarrak eta [[Fitero]]ko beste hiru biztanle [[Milagro]]ko kanposantura eraman zituzten. Bertan, Bernardo Catalán Estad abadeak, lasai egoteko esan zien, laster jainkoarekin afaltzen egongo zirela esanez. Presoak kolpeka eta txantxa giroan hiltzen joan ziren.
 
Kartzeletan hil ez zituzten presoak, gerrako frontera joatera behartu zituzten. Iparreko frontean eskuin muturreko bi gazte hil ziren azaldugabeko inguruabarretan. Herriko faxista talde bat "Markesaren gelara" joan ziren, bertan zeuden atxilotutako berrogei pertsonapertsonak fusilatzeko asmoarekin. [[Tutera]]ko [[Goardia Zibil]]ak eragotsieragotzi egin zuen kasu hontanhartan hilketa. Guztira 87 korellatarkorellar fusilatu zituzten Gerra Zibilean.
 
== Demografia ==