Torronsuo Parke Nazionala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
{{koord|60|44|04|N|23|37|05|E|display=title}}
{{lanean|sikret8}}
{{Parkenazionaltaula
| izena = Torronsuo Parke Nazionala
15. lerroa:
 
== Historia ==
[[Harri Aro]]ko giza biztanleen aztarnak aurkitu dira garaiera nahikoa duten muinoetan, batez ere, [[Talpianjärvi]] aintziraren inguruan; izan ere, aspaldian parke nazionala lehortzen joan zen aintzira handi bat izan zen. Parke nazionaleko naturak birjina irauten du, nahiz eta, [[XVIII. mende|XVIII.]] eta [[XIX. mende|XIX.]] mendeen artean [[kuartzo]] eta [[pegmatita]] ustiaketak egin ziren <ref>[http://www.outdoors.fi/page.asp?Section=13701 Torronsuon historia]</ref>.
 
Gaur egun, [[Hämeko Lur Garaietako Aintzira]] [[Jatorrizko Tavastia]] inguruko toki erakargarrienetako bat bilakatu da bisitarientzat '''Torronsuo Parke Nazionala'''ren eraketari esker.
 
== Natura ==
'''Torronsuo Parke Nazionala''' gutxienez, hamalau eremu zingiratsuz osatua dago; padura eremu hauek dira parke nazionalaren ikur nagusia. Hala ere, zingirak inguratzen dituzten inguruneak ere natura balio handikoak dira. Baso, amildegi eta arrokak animalia eta landare espezie anitzen habitatak dira. Soropil geruza, milaka urtez hazi dena, hamar metroko sakora dauka zenbait lekutan eta hamar kilometro baino luzeagoa den lokatz eremuan aldiz, hainbat zohikaztegi aurki daitezke.
[[Fitxategi:Torronsuonsoiden.jpg|300px|right|thumb|'''Torronsuo'''ko eremu zingiratsua.]]
 
[[Kuartzo]] eta mineral arraroen metaketagatik da ezaguna ingurune hau. Hala nola, aurkitutako hirurogei [[pegmatita]] mineral mota desberdinetatik hamabost, [[Finlandia]]n lehenbizikoz aurkituak izan ziren. [[Sukula]] herriagatik izendatua izan zen [[Sukulatita]] minerala, hain zuzen, munduan lehen aldiz bertan aurkitua izan zen <ref>[http://www.outdoors.fi/page.asp?Section=5380 Torronsuon luonto]</ref>.
 
Parke nazionala, [[Hämeen Järviylänkö]] edo [[Hämeko Lur Garaietako Aintzira]] izeneko eremuan dago; eremu hau aspaldian, lehortzen joan zen aintzira handi bakarra zen. Gaur egun, urtero milaka bisitari erakartzen dituzten eremu babestuek osatzen dute. Parke nazionalaren helburua, ekosistema aberats hau mantentzea, naturaren erabilera jasangarria sustatzea eta ingurumen ikerketak bultzatzea da.
=== Fauna eta Landaredia ===
Eremu hau habiaratze gune ospetsu eta migrazio garaian derrigorrezko geldialdia da. Ondorioz, batez ere, udaberrian eta udazkenean aurki daitezkeen hegazti espezieen kopurua handia da; hala nola, [[Anas acuta|ahate buztanluzeak]], [[Lanius excubitor|antzandobi handiak]], [[Philomachus pugnax|borrokalariak]], [[sahats]]aren sastraketan bizi diren [[Lagopus lagopus|eskandinaviako lagopodoak]], [[Grus grus|kurriloak]], [[Talpianjärvi]] aintzira mugakidean oso ohikoak diren [[Porzana porzana|uroilanda pikartak]] eta putzuko intsektuz elikatzen diren [[Pluvialis apricaria|urre-txirri arruntak]] aurki daitezkeen ohiko hegaztiak dira <ref>[http://www.outdoors.fi/page.asp?Section=5380 Monipuolinen lintu]</ref>.
 
== Ibilbideak eta Irisgarritasuna ==
'''Häme Bisitarien Gunea''' [[Tammela]] udalerriko [[Letku]] herrian dago. Bertan, bisitariek parke nazionalaren inguruko ibilbide, informazio eta ekintza guztien berri jasotzeko aukera daukate.
 
Parke nazional guztian zehar, guztira, 4 km-ko bide-sare seinalatua osatzen duten bideak daude. Bide hauek, oinezkoentzat eta elur-garaian eskiatzaileentzako aproposak dira eta eremu zingiratsuen artean doaz. Udaberrian eta udazkenean bereziki, hegaztiez gertutik gozatzeko aukera ematen du [[Talpianjärvi]] aintziraren ondoan doan bidexkak.
 
[[Valtatie 2]] autobidearen bitartez edonodik irits daiteke bertara. Garraio publikoa erabili nahi bada, [[Forssa]], [[Somero]] eta [[Tammela]]tik parke nazionalean geltokia duten autobusak ateratzen dira egunero <ref>[http://www.outdoors.fi/page.asp?Section=5383 Torronsuon kulkuyhteydet]</ref>.
 
== Iruditegia ==
<center><gallery>
Fitxategi:Torronsuoforest.jpg|Baso elurtua
Fitxategi:Luminentorronsuo.jpg|Ibilbide izoztua
Fitxategi:Torronsuonkevät.jpg|Udaberriko belardiak
Fitxategi:Bogtorronsuonkansallispuisto.jpg|Zingira
</gallery></center>
 
== Erreferentziak ==
34 ⟶ 48 lerroa:
== Kanpo loturak ==
* [http://www.outdoors.fi/page.asp?Section=5379 Torronsuo Parke Nazionala] {{fi}} {{en}}
{{Commonskat|Torronsuo National Park}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Finlandiako Parke Nazionalak]]
* [[Hämeko Lur Garaietako Aintzira]]
 
{{Finlandiako parke nazionalak}}