Torronsuo Parke Nazionala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
17. lerroa:
 
== Natura ==
'''Torronsuo Parke Nazionala''' gutxienez, hamalau eremu zingiratsuz osatua dago; padura eremu hauek dira parke nazionalaren ikur nagusia. Hala ere, zingirak inguratzen dituzten inguruneak ere natura balio handikoak dira. Baso, amildegi eta arrokak animalia eta landare espezie anitzen habitatak dira. Soropil geruza, milaka urtez hazi dena, hamar metroko sakora dauka zenbait lekutan eta hamar kilometro baino luzeagoa den lokatz eremuan aldiz, hainbat zohikaztegi aurki daitezke.
 
[[Kuartzo]] eta mineral arraroen metaketagatik da ezaguna ingurune hau. Hala nola, aurkitutako hirurogei [[pegmatita]] mineral mota desberdinetatik hamabost, [[Finlandia]]n lehenbizikoz aurkituak izan ziren. [[Sukula]] herriagatik izendatua izan zen [[Sukulatita]] minerala, hain zuzen, munduan lehen aldiz bertan aurkitua izan zen <ref>[http://www.outdoors.fi/page.asp?Section=5380 Torronsuon luonto]</ref>.
Soropil geruza, milaka urtez hazi dena, hamar metroko sakora dauka zenbait lekutan eta hamar kilometro baino luzeagoa den lokatz eremuan aldiz, hainbat zohikaztegi aurki daitezke.
 
Parke nazionalaren helburua, ekosistema aberats hau mantentzea, naturaren erabilera jasangarria sustatzea eta ingurumen ikerketak bultzatzea da.
=== Fauna eta Landaredia ===
Eremu hau habiaratze gune ospetsu eta migrazio garaian derrigorrezko geldialdia da. Ondorioz, batez ere, udaberrian eta udazkenean aurki daitezkeen hegazti espezieen kopurua handia da; hala nola, [[Anas acuta|ahate buztanluzeak]], [[Lanius excubitor|antzandobi handiak]], [[Philomachus pugnax|borrokalariak]], [[sahats]]aren sastraketan bizi diren [[Lagopus lagopus|eskandinaviako lagopodoak]], [[Grus grus|kurriloak]], [[Talpianjärvi]] aintzira mugakidean oso ohikoak diren [[Porzana porzana|uroilanda pikartak]] eta putzuko intsektuz elikatzen diren [[Pluvialis apricaria|urre-txirri arruntak]] aurki daitezkeen ohiko hegaztiak dira <ref>[http://www.outdoors.fi/page.asp?Section=5380 Monipuolinen lintu]</ref>.
 
== Ibilbideak eta Irisgarritasuna ==