Burunda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
 
[[Burunda ibai]]a igarotzen da guzti hauetatik, [[Arakil ibai]] izena hartu aurretik.
 
== Burundako euskara ==
Koldo Zuazok dioenez, [[Euskal Herri]] osoan ibili eta gero, Burundako euskara da berak ezagutu duen euskal hizkerarik bereziena.<ref name="SakanakoEuskara">Koldo Zuazo (2010): ''Sakanako euskara: Burundako hizkera'', Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia, 2010.</ref> Ezaugarri hauek egiten dute berezi:
 
* Arabatik, Gipuzkoatik eta Nafarroatik elikatu da, duen kokalekua dela kausa.
* Euskararen elementu zahar ugari gorde du (igarobide garrantzitsua denez, harrigarria da hori). Konparazio baterako, bustidurarik ez egitea: ''il, in'' eta ''it'' bere horretan esaten dira, ''ill, iñ'' eta ''itt'' egin gabe: ''mutila, lainua, iturria'' esaten dute, eta ez ''mutilla, laiñoa'' eta ''itturria''.
* Burundako eta Sakanako gainerako hizkeren artean dagoen aldea. Esate baterako, Sakanan, ''zait, zaio, zaigu'' gisako adizkien ordez, ''dakit, dakiyo, dakigu'' bereziak esaten dira. Adizki horiek Sakanan sortu dira, baina ez dira Burundara zabaldu.
 
== Ikus, gainera ==