«Josef Bonaparte»: berrikuspenen arteko aldeak

6.756 bytes added ,  Duela 11 urte
ez dago edizio laburpenik
{{Biografia infotaula oinarria
[[Fitxategi:Joseph-Bonaparte.jpg|thumb|200px|right|Joseph Bonaparte]]
| izena = Josef Bonaparte
'''Giuseppe Napoleone Buonaparte''' ([[euskara]]z ''Josef Napoleon Bonaparte'', [[frantses]]ez ''Joseph-Napoléon Bonaparte'') ([[Corti]], [[Korsika]], [[1768]]ko [[urtarrilaren 7]] - [[Florentzia]], [[1844]]ko [[uztailaren 28]]), ezizenez ''Pepe Botella'' ([[Espainia]]n), [[Zuzenbidea|abokatu]], [[Diplomazia|diplomatiko]] eta [[politika]]ri [[frantzia]]rra, [[Napoliko Erresuma|Napoliko erregea]] ([[1806]] – [[1808]]) eta, azkenekoz, [[Espainiako errege-erreginen zerrenda|Espainiako erregea]] ([[1808]] - [[1813]]) zen.
| irudia = Joseph-Bonaparte.jpg
| zabalera = 300
| oina =
| izen osoa = Giuseppe Napoleone Buonaparte
| ezizena = ''Pepe Botella''
| jaiotza data = [[1768]]ko [[urtarrilaren 7]]a
| jaiotza hiria = [[Corti]]
| jaiotza herrialdea = [[Korsika]]
| heriotza data = [[1844]]ko [[uztailaren 28]]a
| heriotza hiria = [[Florentzia]]
| heriotza herrialdea = [[Italia]]
| bikote kidea =
}}
 
[[Fitxategi:Joseph- Bonaparte Portrait.jpg|thumb|200px|right|Joseph[[Josef Bonaparte]]]]
Anai txikia [[Napoleon Bonaparte]] zuen eta aita eta ama [[Charles Bonaparte]] eta [[Maria Laetizia Ramolino]]. [[Marseilla]]n, [[1794]]an [[Julie Clary]] ezkondu zuen.
[[Fitxategi:Joseph Bonaparte (by Wicar).jpg|thumb|200px|right|[[Josef Bonaparte]]]]
'''Giuseppe Napoleone Buonaparte''' ([[euskara]]z ''Josef Napoleon Bonaparte'', [[frantses]]ez ''Joseph-Napoléon Bonaparte'') ([[Corti]], [[Korsika]], [[1768]]ko [[urtarrilaren 7]]a - [[Florentzia]], [[1844]]ko [[uztailaren 28]]a), ezizenez ''Pepe Botella'' ([[Espainia]]n), [[Napoleon Bonaparte]]ren anaia zaharragoa zen eta, haren eskutik, [[Zuzenbidea|abokatu]], [[Diplomazia|diplomatiko]] eta [[politika]]ri [[frantzia]]rra, [[Napoliko Erresuma|Napoliko erregeaerrege]] ([[1806]] – [[1808]]) eta, azkenekoz, [[Espainiako errege-erreginen zerrenda|Espainiako erregeaerrege]] ([[1808]] - [[1813]]) izan zen.
 
== Biografia ==
[[Frantziako Iraultza]]n politikaria, anaiaren eskuz, karrera diplomatikoa hasi zen, lehendabizikoz [[Napoliko Erresuma|Napoliko erregea]] izanik eta gero [[Espainia]]koa. Bere karrera, anairenari lotuta zegoenez, erbestean hil zen.
[[Fitxategi:03-008755.jpg|thumb|200px|left|Julie Clary, [[Josef Bonaparte]]ren emaztea]]
Josef Bonaparte [[Corti]]n, [[Korsika]], jaio zen [[1768]]ko [[urtarrilaren 7]]an eta Giuseppe Napoleone Buonaparte izena jarri zioten.
 
Josefen gurasoak Charles Bonaparte eta Maria Laetizia Ramolino izan ziren eta anaia gazteagoa izan zen [[Napoleon]].
 
Zuzenbidea ikasi zuen [[Pisa]]n ([[Italia]]). [[1794]]ko [[abuztuaren 1]]ean, [[Marseilla]]ko negozio gizon baten alaba zen Julie Claryrekin ezkondu zen [[Marseilla]]n eta 3 alaba izan zituzten:
* Julia Josefina Bonaparte ([[1796]]): ez zuen bizirik iraun.
* Zenaida Letizia Julia ([[1801]]-[[1854]]).
* Charlotte Napoleon ([[1802]]-[[1839]]).
 
[[1796]]an, [[Napoleon]]en [[Italia]]ko kanpainan hartu zuen parte. Hurrengo urtean, berriz, Lehenengo frantses Errepublika garaian, diplomatiko izan zen [[Parmako probintzia|Parma]]ko gortean eta, gero, [[Erroma]]n. [[1798]]an, Direktorio garaiko organo legegilea zen [[Bostehunen Kontseilua|Bostehunen Kontseiluko]] kide ere izan zen. [[Napoleondar Gerrak|Napoleonen gerra]] garaian, anaiaren ordez ibili zen eta hainbat itun sinatu zuen [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuekin]], [[Austria]]rekin, [[Britainia Handia]]rekin eta [[Vatikano]]rekin. [[1806]]tik [[1808]]ra arte, [[Napoli]]ko erreinuan izan zen errege anaiak horrela izendatu zuelako.
 
== Espainiako erregetza (1808ko uztaila–1813ko ekaina) ==
[[1808]]ko [[maiatzaren 5]]eko Baionako abdikazioen ondoren, [[Espainia]]ko koroaren jabe [[Napoleon]] zen eta honek [[ekainaren 6]]an bertan anaia Josef izendatu zuen [[Espainia]]ko errege, [[uztailaren 7]]ra arte ez bazuen ere ardura hartu, konstituzio berria zin egin eta Baionako Batzarraren fideltasun zinak jaso ondoren.
 
[[1808]]ko [[uztailaren 20]]an iritsiko zen [[Madril]]era, [[maiatzaren 2]]az geroztik, [[Iberiar Penintsulako Gerra|Independentzia gerra]]n sartuta zegoen erreinura eta, [[uztailaren 25]]ean, aldarrikatu zuten errege.
 
[[Bailengo gudua|Bailengo porrota]]ren ondoren, ihes egin beharrean izan zen, [[Burgos]]era, [[Miranda de Ebro]]ra eta, [[irailaren 22]]an, [[Gasteiz]]era. Anaia [[Napoleon]]ek lagunduko dio bere tropa andanarekin eta [[Madril]]en ezartzea lortuko du azkenean.
 
[[Baionako Estatutua]] aldarrikatu zuen, [[frantsestua]]k edo [[Espainia]]ko [[ilustratua]]k erakarri nahian. Hala ere, ez zioten inposaketa barkatu eta herriak muzin egin zion erreformismoari.
 
[[1809]]ko abenduan, gaur egun [[Pradoko Museoa]] denaren sorrera iragarri zuen, ''Museo Josefino'' izena bazuen ere. [[Espainia]]ko arte lanak [[Frantzia]]ra ateratzen ari ziren eta bertan geratuko ziren horrela. Hala ere, ez zuen eraikitzerik izan eta [[Fernando VII.a Espainiakoa|Espainiako Fernando VII.a]]k lortu zuen hori [[1819]]an.
 
[[Fitxategi:Pepe botella.jpg|thumb|200px|left|[[Josef Bonaparte]]ren ospe txarra: ''Pepe Botella'']]
''Pepe Botella'' ezizena eman zioten eta alkoholikoa zen ospea hartu zuen, baina ez du egia ematen. ''El rey plazuelas'' ere esaten zioten [[Madril]]en, eliza eta konbentuak bota eta enparantza ugari inaguratu zuelako. Oriente enparantza izan zen garrantzitsuenetako bat, Errege Jauregiaren aurrean.
 
[[1812]]ko [[uztailaren 22]]an, Arapileseko porrota izan zuten eta [[Madril]]etik ihes egin behar izan zuen berriro. [[Gasteiz]]en harrapatu eta garaitu zuten [[Arthur Wellesley|Wellingtongo dukea]]ren tropek eta, [[1813]]ko [[ekainaren 13]]an, betirako alde egin beharrean izan zen, [[Frantzia]]n geratu zelarik bere anaia erori arte.
 
== Bizitza pribatua ==
[[Fitxategi:Julie Clary - enfants.jpg|thumb|200px|left|Julie Clary, [[Josef Bonaparte]]ren emaztea eta alabak]]
Julie Clary ez zen sekula [[Espainia]]ra joan eta alabak zaintzen geratu zen Josef hona eta hara zebilen bitartean.
 
Lehenengo ihesaldiaren garaian María del Pilar Acedo y Sarriárekin elkartu zen berriro, Vado y de Echauzeko kondesa eta Baionako konstituzioa onartu zuten frantsestua zen Montehermoso Ortuño Aguirre del Corraleko markesaren emaztea. Josefek Espainiako Handi egin zuen markesa eta beste titulu batzuk ere esleitu zizkion. [[Gasteiz]]ko Montehermoso jauregia erosi zion eta momentuko errege jauregia bertan ezarri zuen.
 
[[1811]]n, [[Paris]]era joan zen bikotea Josefekin [[Napoleon II.a Frantziakoa|Frantziako Napoleon II.a]]ren bataiora, baina Ortuño [[Paris]]en hil zen. María del Pilarrek Josefekin jarraituko zuen honek tronua galdu zuen arte.
 
Badirudi, Jarucoko kondesarekin ere izan zituela harremanak; garestiak gainera, 5 bat milioi erreal kostatu zitzaiola esaten baita. María Teresa Montalvo y O'Farril oso gazte ezkondu zen [[Kuba]]ko gizon aberatsenarekin, baina senarrak kiebra jo zuen [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.a]]ren gortean. Emakume honen osaba Josefen Gerra ministroa zen eta horrela ezagutu zuten elkar. Hala ere, gazte hil zen eta erregeak berehala begiratu zion haren alaba zen María Mercedesi, Christophe-Antoine Merlin kapitainaren emaztea zenari. Josefek konde izendatu zuen eta Madriletik urrun izaten ziren lanetan mantendu zuen. Horrela kantatzen zuen herriak:
:''La condesa tiene un tintero''
:''donde moja la pluma José primero''.
 
Fineschi opera abeslari italiarra, Nancy Derjeux frantsesa edo [[Danimarka]]ko enbaxadorearen emazte zen Burkeko baronesa ere izan ziren Josefen amorante.
 
== Erbesteratzea eta azken urteak (1813–1844) ==
[[Fitxategi:JosephBonapartetomb.jpg|thumb|200px|right|[[Josef Bonaparte]]ren hilobia]]
[[Espainia]]ko irteeraren ondoren, Josef [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetara]] abiatu zen. [[Espainia]]ko koroaren bitxiak saldu zituen eta mantsio bat eraiki zuen Poin Breezen, [[Philadelphia]]n. Luxuzko altzariak, liburu arraroen bilduma paregabea eta arte lanez betetako etxea, parke handi batez inguratu zuen, estanke eta guzti.
 
Jende ospetsu asko izan zuen inguruan: [[Pennsylvania]]ko senataria zen Joseph Hopkinson, Nicholas Biddle bankaria, Frances Wright idazlea, Stephen Girard bankari eta filantropoa -garaiko amerikar aberatsena-, John Quincy Adams presidentea eta Henry Clay estatu idazkaria, Daniel Webster politikaria edo La Fayetteko markesa beste batzuen artean.
 
[[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetara]] ere, Josef emazterik gabe joan zen, [[Europa]]n geratu baitzen hau bere alabekin, baina han ere ez zitzaion amodiorik faltatu.
 
[[1841]]ean, [[Florentzia]]n bizitzeko baimena jaso zuen eta hortxe hil zen [[1844]]an. Hala ere, [[Paris]]en eman zioten lur, [[Napoleon III.a]]k [[Napoleon]] enperadorearen eskuinean lurperatzea eskatu zuelako.
 
{{Espainiako errege aurkibidea}}
6.797

edits