Teotihuacan: berrikuspenen arteko aldeak

antzinako mesoamerikar hiria, gaur egun arkeologia aztarnategia
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Gizateriaren ondare infotaula | Izena = Teotihuacan hiri prehispanikoa | Irudi = View from Pyramide de la luna.jpg | Oina = | Mota = Kulturala | Irizpideak = i, ii, iii, iv, vi |...
(Ez dago alderik)

23:46, 25 uztaila 2010ko berrikusketa

Teotihuacan hiri prehispanikoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii, iv, vi
Erreferentzia 414
Kokalekua Txantiloi:MEX
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Izen ematea 1987 (XI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Teotihuacan, batzuetan Teotihuacán, (nahuatleraz Teōtihuácān, "Jainkoak sortu ziren lekua"[1] Mexikoko Haraneko arkeologia gune erraldoia da, Kolonaurreko Ameriketan eraiki ziren egitura piramidal handienetakoak dituena. Piramideez gain, Teotihuacanen bizitoki multzoak, Hildakoen Etorbidea eta horma-irudi koloretsu ezagunak ere badira.

Hiri K. a. 200ean sortu omen zen, VII-VIII. mendean bertan behera utzi zen arte. Gailurrean, 1. milurtekoaren lehen erdian, Teotihuacan Ameriketako hiri handiena zen, 200.000 biztanle baino gehiago baitzituen, garaiko munduko hiri populatuenetakoa. Hiri honi lotutako zibilizazioari Teotihuacano edo Teotihuacan soilik deitzen zio.

Inperio baten erdigunea zela eztabaidagai izan arren, Mesoamerika osoan eragin handia izan zuela argi dago. Teotihuacanoen presentzia, agian erabateko kontrol ekonomiko eta politikoa ere, Veracruzeko hainbat gunetan eta Maien eskualdean ikus daiteke. Biztanleen etnia ere eztabaidagaia da, besteren artean nahuak, otomiak edo totonakak izan baitzitekeen. Zenbait adituk ere proposatu duten bezala, estatu multietnikoa izan zitekeen Teotihuacan.

Hiria eta arkeologia gunea Mexikoko estatuko San Juan Teotihuacán eta San Martín de las Pirámides udalerrietan dago, Mexiko Hiritik 40 km ipar-ekialdera. Arkeologia gunearen eremua 83km² da eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1987an. Egun, Mexikoko arkeologia gune bisitatuenetakoa da.

Hiria

Hiriko etorbide zabalean ("Hildakoen Etorbidea", gaztelaniaz Avenida de los Muertos, nahuatlerazko Miccoatli izenaren itzulpena) arkitektura zeremonial erraldoia dago, hala nola, Eguzkiaren piramidea (Ameriketako bigarren handiena, Cholulakoaren atzetik) eta Ilargiaren piramidea. Etorbidean barna, talud-tablero plataforma txikiagoak ere badaude. Aztekek hilobiak zirela uste zuten, eta horregatik eman zioten izen hori etorbideari. Adituen ustez, zeremoniak egiteko plataformak ziren, gailurrean tenpluak zituztela.

Hiriaren antolaketa geografikoa mesoamerikar hirigintzako adibide ona da, kokapena eta eraikinak Unibertsoaren ikuspegiari jarraiki. Hiri bilbea 15.5º lerratuta dago iparraldetik ekialderantz. Teoria baten arabera, Eguzkia angelu berdinarekin igotzen da udako egun berdinean urtez urte. Biztanleek lerrokadura erabiltzen ei zuten denbora neurtzeko, zenbait erritu egiteko edo landaketak egiteko. Beste teoria baten arabera, Mesoamerikako beste hien antzera, inguruetako mendi garaienarekin lerrokatua egongo litzateke. Badirudi hau dela Teotihuacanen kasua, nahiz eta lerrokatu zeneko mendia ez dagoen ikusgai, beste mendi batek galarazten baitu[2].

Hildakoen Etorbidearen ikuspegi panoramikoa.

Erreferentziak

  1. teō- 'jainko', -tiā (kausatiboa), -hua (pasiboa), -cān '(ekintza gertatu den) tokia'
  2. Teotihuacango historia. .

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teotihuacan
  • INAH, Mexikoko arkeologia institutua (Teotihaucani buruzko informazioa lortzeko, webgunean nabigatu)
19°41′N 98°51′W / 19.683°N 98.850°W / 19.683; -98.850