«Aingeru»: berrikuspenen arteko aldeak

74 bytes added ,  Duela 11 urte
ez dago edizio laburpenik
{{wikitu}}
'''Aingeru''' hitza grekotik dator eta "mezulari" esan nahi du. [[San Agustin]]ek dioen bezala, "aingeru izenak bere eginkizuna izendatzen du, ez bere izakera" (Psal. 103, 1, 15). Izen horrek, beraz, izaki horiek egiten dutena ezagutarazten digu, ez digu esaten zer diren, zer egiten duten baizik. Aingeruak [[Jainkoa]]k gizakiengana bidaltzen dituen mezulariak dira, gizakien salbazioaren obran Jainkoaren zerbitzariak dira.
 
Beraien izateari buruz dagokionez, aingeruak izaki guztiz izpiritualak dira, gorputzik gabeak, ikustezinak eta hilezkorrak. Izaki pertsonalak dira, hau da, pentsatu eta maitatu egiten dute. Jainkoa aurrez aurre ikusten dute. Bera gurtzen dute eta, esan dugun moduan, bere zerbitzariak dira salbazioaren ekintzan.
 
[[Eliza]]k, [[liturgia]]ren ospakizunean, aingeruekin bat egiten du Jainkoa gurtzeko eta aingeru batzuen oroimena azpimarratzen du bereziki: [[san Migel]], [[san Gabriel]], [[san Rafael]] (irailaren 29an) eta aingeru zaintzaileak (urriaren 2an). Jaiotzetik heriotza arte, gizakien bizitza osoa beraien ardura eta bitartekaritzaz zuzenduta dago.
 
{{commons|Category:Angels}}
 
[[Kategoria:Erlijioa]]
 
[[it:Angelo]]