«Iparraldeko goi nafarrera»: berrikuspenen arteko aldeak

* [[Nafarroa]]n [[Sakana]], [[Leitzaldea]], [[Malerreka]], [[Bortziri]], [[Ultzamaldea]] eta [[Anue]]n mintzatzen da.<ref>http://www.euskarabidea.es/euskara/euskara-nafarroan/nafarroako-euskalkiak/iparraldeko-goi-nafarrera Euskarabidea.es</ref> [[Baztan]] ere sartu ohi da, nahiz eta sailkapen batzuetan [[Nafar-lapurtera]]k beregan duen eraginarengatik berezko azpieuskalki bezala sailkatu.
* [[Gipuzkoa]]n berriz, [[Lezo]], [[Oiartzun]], [[Irun]] eta [[Hondarribia]]n. Hala ere, Lezoko hizkera maiz [[gipuzkera]]ren eta iparraldeko goi-nafarreraren arteko trantsizio-aldaeratzat sailkatu ohi da, [[Errenteria]]koa bezala; eta ikerketa batek frogatu bezala, Errenteriako euskaldun zaharrenen artean iparraldeko goi-nafarreraren ezaugarriak agerikoak dira<ref>[http://www.errenteria.net/es/ficheros/40_8185es.pdf Errenteriako euskararen kokapen dialektala,] Josep del Río, ''Bilduma'', 22. zkia</ref>.
 
== Ezaugarriak ==
=== Malerreka eskualdeko euskara ===
* San / Erran (Esa): [[Malerreka]]n ''san'' (esan) eta ''erran'' hitzen arteko bi eremuen banaketa dago. [[Ezkurra]], [[Eratsun]], [[Saldias]] udalerrietan, hots, [[Ezkurra ibaia]]ren goi [[arro]]an, "esan" hitza "san" esan ohi da, adibidez: Esango diot > Sanen diot, [[Leitzaldea]] ([[Leitza]] eta [[Goizueta]]) eta [[Ultzamaldea]] ([[Igoa]] eta [[Beruete]]) eskualdeko euskararen eraginez. Aldiz, [[Zubieta]] udalerritik aurrera,hots, Ezkurra ibaiaren behe arroan, "esan" hitza "erran" esaten da, adibidez: Esango diot > Erranen diot, [[Bortziri]] eta [[Baztan]]go euskararen eraginez.
* "J" hizkia "ll"" bezala ahoskatzen da. Joan duk > Llun dok.
* Aditz molde bereziak ematen dira. Adibidez: Ez dut > Eztot, Hitz egin > Llolasin (Jolas egin/Solas egin).
* Malerrekako hizkeran ematen diren bertako hitzak. Adibidez: Idortu > lehortu, Iratzea > Garoa, Loie > Lokatza.
 
== Hiztegi erkatua ==
44.850

edits