Beterriko gipuzkera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
18. lerroa:
 
== Beterriko hizkera egiten den eremua ==
Beterriko hizkera egiten dute [[Donostialde]] osoan eta [[Tolosalde]] osoan (Tolosaldeko hegoaldean, [[Goierriko azpieuskalkia]]rekin lotura egiten duen hizkera); eta [[Oarsoalde]]ko [[Errenteria]] eta [[Pasaia]] udalerrietan. Oarsoaldeko beste udalerrietan ([[Lezo]] eta [[Oiartzun]]), aldiz, [[Iparraldeko goi nafarrera]] egiten dute. Hala ere, Errenteriako eta Lezoko hizkerak maiz erdialdeko euskalkiaren eta iparraldeko goi-nafarreraren arteko trantsizio-aldaeratzat sailkatu ohi dira; eta ikerketa batek frogatu duen bezala, Errenteriako euskaldun zaharrenen artean iparraldeko goi-nafarreraren ezaugarriak agerikoak dira<ref>[http://www.errenteria.net/es/ficheros/40_8185es.pdf Errenteriako euskararen kokapen dialektala,] Josep del Río, ''Bilduma'', 22. zkia</ref>.
 
[[Tolosaldea|Tolosaldeko]] hegoaldean dauden udalerriek [[Goierriko hizkera]]rekin loturagune egiten dute, hots, bi azpieuskalkien arteko hizkera egiten da han; [[euskalari]] batzuek Beterriko hizkeratzat sailkatzen dute,<ref>«Gaur egun, behinik behin, Abaltzisketak eta Ikaztegietak egiten dute Goierri eta Tolosaldearen arteko lotura [...]». Koldo Zuazo: ''Euskalkiak, herriaren lekukoak''. 138.orria, [http://www.otamotz.com/UZEuskara/uze/uze_sarrera.html Otamotz euskara elkartearen webgunean aipatua].</ref> eta beste batzuek Goierriko hizkeratzat<ref>Ikus [http://www.otamotz.com/UZEuskara/uze/argazkiak/gr_sarrera_e2.jpg Pedro Irizar euskalariak 1970ean eginiko Goierriko hizkeraren mapa] (Pedro de Yrizar: ''Morfología del verbo auxiliar vasco'', «Subdialecto meridional: variedad de Cegama» atala. Otamotz euskara elkartearen webgunetik hartua). Gorriz, Goierriko hizkeraren aldaera bakoitzaren izenaren ondoan, 1970ean zituen hiztunen kopurua ageri da.</ref><ref>Irene Hurtado euskalariak ere Pedro Irizarrek zehaztutako muga hori gaur egungotzat jotzen du: «Goierri eskualde zabala izanik, sartaldea eta sortaldea bereizi ditu filologo bizkaitarrak zenbait elementu aztertzeko. Aldaketa batzuk herriz herri ematen dira eta beste kasu batzuk Goierri osoan ematen dira eta baita Tolosaldean ere. Bi eskualde nagusi horien arteko hizkera-muga Alegia eta Legorreta artean kokatuko litzateke.» (Joxemi Saizar: [http://www.argia.com/argia-astekaria/1813/goierri-eta-tolosaldeko-hizkeren-azterketa-liburuan «Goierri eta Tolosaldeko hizkeren azterketa, liburuan»], ''Argia'', 2001-06-24)</ref> (horretarako arrazoien adibide bat: herri horietako euskaran, ''ogia'' hitzaren ahoskera Goierriko hizkerako ''ogie'' da zaharren artean, eta ez Beterriko hizkerako ''ogija'').