«Industria»: berrikuspenen arteko aldeak

26 bytes added ,  Duela 10 urte
t
[[Fitxategi:Krispy Kreme Doughnuts.jpg|thumb|right|250px|Masako ekoizpenerako industriak ekoizpen-kateetan oinarritzen dute bere lana. Langile bakoitzak zeregin zehatza du '''ekoizpen-katean''' eta lan egiteko erritmoa askotan ez du berak kontrolatzen.]]
 
Industria Iraultza aurreko [[artisau]]ek produktuaren ekoizpen-prozesu osoa, goitik behera, beraiek egiten zuten, eskuko lanaz nagusiki eta urtetan bildutako esperientziari esker. Industria-iraultzak industriara teknologiaren erabilera intentsiboa edo makinismoa ekartzeaz gainera lantegietako lan-antolakuntza metodo berriak ekarri zituen, espezializazioan eta kontrolean oinarriturik. Artisauak burutzen zuen lanean ez bezala, masako ekoizpenak [[produktibitate]]aren gehikuntza eskatzen zuen eta horretarako espezializazio eta [[lanaren banaketazatiketa]]rako metodoak asmatu ziren, [[taylorismo]] izenekoakizeneko antolaketa-modua osatuz. Horrela, langile bakoitzari zeregin zehatza emanez lantegian, langileak bere lana burutzeko behar duen denboraren kontrol zorrotzarekin batera. [[XX. mende]]aren hasieran [[ekoizpen-lerro]]ak garatu ziren, non produktua ekoizteko fase guztiak bata bestearen ondoren kokatzen diren. [[Ekoizpen-kateakkate]]ak [[Henry Ford]] automobilgintza-enpresaburuak garatu zituen [[XX. mende]]aren hasieran. [[Fordismo]]ak produktu homogeno baten serie handiak ekoizteko beharra ikusten zuen gainera kostuak murriztu, ekoizpena gehitu eta etekin handiagoak lortzeko. [[Taylorismo]]an lantegi barneko antolaketa zen helburu nagusia, denborak eta kostuak murriztuz; [[fordismo]]an, merkatua ere jartzen du bere ikusmiran, merke eskaini, asko saldu eta etekin oparoak lortzeko. Horrela, taylorismo ekoizpen-ekonomia bat den bitartean, fordismoa, eskaria-ekonomia bat da funtsean<ref>{{es}} José Rodríguez de Rivera: [http://academic.uprm.edu/~mvaldes/id29.htm El fordismo], ''Cambio social y cultural'' ikastaroan. 2009-01-27.</ref>.
 
XX. mendearen bukaeran, [[fordismo]]a baztertu eta [[toyotismo]] izeneko antolaketa-metodoa garatzen da industrian, aldi berean [[robotika]] eta [[automatizazio]]a garatu direlarik. [[Japonia]]ko [[Toyota]] lantegietan abiarazitako [[toyotismo]]a [[fordismo]]a baino malguagoa da, lantegian ekoizpen-kate bat izan daitekeen arren, langile-taldeek, [[kalitate-zirkulu]] moduan antolaturik askotan, langileek denboraren kontrol handiagoa izan eta tarea anitzagoak egiten baitituzte, edozein unetan langileak geldiarazi ditzakeen makineriari esker, prozesuari eta produktuari buruz duten ezagutza profitatuz [[kalitate]]a hobetzeko. [[Just-in-time]], biltegietako tamaina gutxitzeko; [[kanban]], ekoizpena era ordenatuan burutzeko; [[kaizen]], kalitatearen hobekuntzarako eta [[poka-yoke]] segurtasunerako dira, besteak beste, ekoizpen-antolaketa berriaren tresna zenbait.
48.195

edits